paper
hurrengoa

cuentos de la estrella legumbre

javier olivares. mediavaca

Istorioak eta ilustrazioak bat egiten dute Javier Olivaresen proposamenean. Tinta beltzean beti, Olivares komiki formatu berri baten asmatzailea dela esan genezake. Fanzine ezberdinetan argitaratu izan dituen ipuin hauek, formatu ederreko liburu batean ikustean itxaropena mantentzen dugu. Erdipurdiko hainbeste lanen artean, batzuetan, arriskatzen duenak lortzen du merezi duen arrakasta.

hurrengoa

atondu

ane albisu iriarte. elkar

Formatu handi eta zainduko liburu honetan, euskal jantzi tradizionalaren izaera eta garapena ikertzen dira. Testuak, ikerketa serio baten emaitza dira eta argazkien aniztasunak argi uzten dute euskal jantzi tradizionala ez dela poxpolin edo baserritar jantzia soilik. Izenburuak dioen moduan, jantziari baino, janzteari, atontzeari ematen dio garantiza liburu eder honek.

hurrengoa

nanga

willy uribe. editorial lector

Willy Uribe surf aldizkarietako argazki eta artikuluen egile gisa ezagutu dugu askok. Iaz, Nanga izeneko nobela entretenigarria argitaratu zuen bilbotarrak. Indonesiako irletako oihanetan, puten azalean eta olatuetan nahita galduta dabilen Lope Urrutia euskaldunaren istorioa kontatzen digu, iragana bere bila etorri eta ihes egitera behartzen duen arte. Egileari esan genion amaiera lehor eta azkarregia zuela istorioak, nahiago genuela olatuan jarraitzea. Willyk akaso baietz, baina olatu hoditik onik ateratzeko ahalik eta azkarren ihes egin beharra dagoela erantzun zigun.

hurrengoa

ladinamo 25

asociaciĆ³n cultural ladinamo

Madrileko lagunak, Ladinamo aldizkariaren 25. alea kaleratu dute. 5 urte gasolina gehiago eskatzen. Ladinamokoak komantxeak dira eskuindar zuri eta katolikoek gobernatzen dituzten lurraldeetan. Komantxeen erreserba da Ladinamo. Eta erreserban ere bestelako bizimodu bat dagoela frogatzen duten ke seinaleak dira aldizkari honetako aleak. Azken alean ez galdu Lolito Coheteren abentura eta desbenturak Soviet-en herrialdean.