hurrengoa
the baldians 4- Joana VII    Joana da Taroteko “Papisa” kartan azaltzen dena. Joana, egungo Alemaniako Mainz eskualdean dagoen Ingelheim am Rheim herrian jaio zen 822. urtean. Abate baten alaba zen.

Haurtzaroan, abadian bizi zenez, ikasteko aukera izan zuen. Nerabezaroan, eta ikasten jarraitu ahal izateko, bere emakume nortasuna ezkutatu eta Johannes Anglicus (Joan ingelesa) izenarekin kopiatzaile lana egitera sartu zen monastegi batean.

Romara bidaiatu eta bere jakituriari esker, Leon IV Aita Santuaren nazioarteko aferen idazkari bihurtu zen.

855. urteko uztailean, Aita Santuaren heriotzaren ostean, Joana izendatu zuten Aita Santu, Joan VII izenaz.

Bi urte geroago, jende aurreko prozesio batean zegoela, Sajoniako Lamberto enbaxadorearekin izandako harremanaren fruitua erditu zuen zaldian zihoala. Jendetzak bertan akabatu zuen harrika.

Orduz geroztik, elizak, Aita Santuen "gizontasuna" frogatzeko ohitura hartu zuen. Erdian zuloa duen eserleku batean eseri arazten dituzte eta apaiz batek Aita Santu izateko izendatuaren hankartean eskua sartu eta: Duos habet et bene pendentes (Bi ditu eta aproposki zintzilik) esan behar du.

Liv Ullman-ek Joana Papisaren papera antzeztu zuen 1972. urtean egin zen filman.