laburrak
hurrengoa

the who bilbaon (maiatzak 19)

Gaztetxoenentzat, the Who, CSI telesaileko sarrerako musikaren egileak dira. Hain gazte ez garenontzat ordea, animalia mitologikoak dira. Eta animalia hauek Bilbon joko dute. Dirua egiteko batzen den dinosaurioen beste banda bat izan daiteke, baina iaz Townshend eta Daltrey-k zuzentzen duten the who honen kontzertuetan egon ziren kritikoenek ere onartu behar izan zuten, zuzenekoan ez dutela oraindik parekorik.

hurrengoa

ricardo pelaez komiki mintegia

Komiki ikastaroa antolatu dute Azkoitian egungo Mexikoko komikigile eta ilustratzaile arrakastatsuenarekin: Ricardo Pelaez. Ez da ohikoa gurean horrelako ikastaro bereziak antolatzea, beraz komiki zaleok ez galdu aukera hau. Ekainaren 18an hasiko da. Izena emateko eta informazio gehiago biltzeko Azkoitiako aterpetxera jo. Horrezaz gain artista mexikarraren obraren erakusketa izango da bertan ekaina osoan zehar.

hurrengoa

diamanda galas (maiatzak 4)

“Switch on the powers! Zarata eta politika musikalak” erakusketaren amaierako kontzertuan sailkaezina den artista horietako batek emango du. Gasteizko Principal Antzokian izango dugu XXI. mendeko diva hau ikusi eta entzuteko aukera.

hurrengoa

cyriak

Cyriak artista multimedia bat da, nahiz eta berak oraindik ez du horren konzientzia argirik. Komikiak, bideoak, ilustrazioak, gif animatuak,... irudiarekin zerikusia duten alor ugari jorratzen du bere estilo apurtzailearekin. XXI. mendeko Monthy Piton makarra baten moduan bere garunean sortzen diren ankerkeria guztiak gauzatzen ditu. Gure ustez Cyriak gure planeta suntsitzera bidalitako extralurtar bat da.

hurrengoa

google patents

Dagoeneko ingelesez aditz izatera iritsi den bilatzaile honek ( ez dakit zer den baina berehala googleatuko dut ) atal berri bat du. Patenteen atala. Nork esan behar zigun asmakizun ezberdinen patenteak eta hauek aurrera ateratzeko dokumentu ezberdinak hain interesgarria izango zitzaizkigunik.

hurrengoa

patti smith (ekainak 1)

1975. urtean bere lehendabiziko diskoa kaleratu zuenetik (Horses), erreferentzia izan da mundu osoko beste musikarientzat. Eta esanguratsua da, Patti Smith-ek ez duelako inoiz zerrendetan 20. postutik behera kanturik sartzea lortu. Arrakasta, salmentekin edo top zerrendekin zerikusirik ez duenaren erakusle honek Victoria Eugenian eskainiko du kontzertua.

hurrengoa

bisions

Bi begirada edo begirada baten bikoiztasuna. Bisions proiektuak erakusten diguna sinplea eta era berean ederra da. Argazkiak binaka aurkeztea da web gune honen ardatza. Modu honetan aurkezturiko argazkiek sortzen dituzten jokoek ez dute mugarik. Bisitatxoa egin eta "bigiratu".

hurrengoa

ohmibod

Uste duzu kaletik zure ipod-a entzunez joatea baino gauza modernoagoa ez dela? Ohmibod du izena eta zure ipod-aren osagarri mundiala da. Zure belarrietan musika entzuten duzun bitartean, musika horren erritmora doan bibrazioa sentitu dezakezu zure hankatartean. Nola lortu dezakezun zure lagun "gafapast"-en inbidia izango den tramankulu hau? Begiratu hemen beheko webgunea.

hurrengoa

hegopop (maiatzak 7tik 12ra)

Aniztasunerako musika eta arte jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da Bilbon. Aurtengo partaideen artean, Chico y Chica, Astrud, Luis Míguelez...eta bara luze bat. Kontzertuak kafe Antzokian ospatuko dira, eta aspertzeko segundu bakarra ez dela izango susmatzen dugu.

hurrengoa

COMBO

Skate bideoek estetika nahiko zehatz eta finkoa izaten dute. Laburmetrai honek beste ikuspegi bat eskaintzen du. Abilezia teknikoak islatu baino skatearen alderdi sentsoriala uzten du agerian. Patinatzaileen estilo ezberdinek, errealizazioak eta musikak zentzumen guztiak esnarazten dituen koreografia bat osatzen dute “Combo” filman. Skatea zer den dakitenentzat lan berezi bat, ezezaguna zaienentzat gerturatzeko ikuspuntu berri eta eder bat.

hurrengoa

MATERNIDAD

Musika, bideoa, testuak eta argazkiak biltzen dituen formatu txiki eta oso bitxian argitaratutako proiektua. Doropaedia izeneko bilduman kaleratu dute eta horrek gisa honetako ale eder gehiago izango direnaren itxaropena ematen digu. Beste batzuen artean Anticonceptivas, Sibyl Vane edo Silvia Coral Y Los Arrecifes-en kantuak topatuko dituzue bertan.