hurrengoa
the balde: 5 urte eta 2 festa    The balde meets Entzun Party Atxo Fun Fun Durango (2006/12/07)
Urtero lez, Durangoko Azoka aspergarriari aurre egiteko Atxo Fun Fun tabernan party-a antolatu genuen. Entzun aldizkariko lagunekin batera egin genuen. Eta aldizkariko editoreek anaitasun festa gisa saldu zuten horrek ez zuen askorik iraun. Bi aldizkarietako koordinatzaileek atetik sartzen zen pertsona oro Entzun-ekoa edo The balde-koa ote zen eztabaidatzen eman zutelako gaua (preziatzen den festa orok behar ditu bere ergelak)... Gaua, Makala DJ-aren ¨blaktronika¨, Marek DJ-aren ¨hardtronika¨, “Marvin Konsul Gaye”-ren ahotsa, Dropezframes-ekoen paisai grafikoez edertuta eta Oswaldo-k ateratako Karibeko cocktail-ez bustita joan zen.

The balde 5. urteurrena. Arteleku ( 2006/12/15)
5. urteurrena ospatzeko barrura begira jarri ginen. Barru-barrura, eta horretarako afari berezia prestatu genuen The balde-ko kolaboratzaile eta lagunentzat. Musika-afaria.
Carles Belda musikariak 9 pieza grabatu eta Peru Almandoz sukaldariari pasa zizkion. Honek, pieza bakoitzean inspiraturik 9 platereko menua prestatu zuen. Eta biek zuzenean bat egin zuten afaltzerako orduan.
Afalostean La Kermes taldeak eskaini zuen Artelekura hurbildu zen jende ororentzat kontzertua. Festa honetan, The balde eta Entzun-eko koordinatzaileek ez zuten tontakeriarik egin (guk dakigula) baina preziatzen den festa orok bere ergelak behar dituenez, kasu honetan paper hori Arteleku zaintzera etorri ziren guarda juratuek bete zuten... ( había una vez... un circooo...).
Mila esker Carles eta bere soinuari, Urepeleko sukaldariei, La Kermeseko taldekideei eta bertan izan zineten eta etortzerik izan ez zenuten lagun eta kolaboratzaileei.