hurrengoa
urdin sakonean, the great blue, le grand bleu    Bertan gauza guztiak berdindu egiten dira. Beste eremu bat da. Urdintasun sakonaren eremua.

Jacques Mayol
Jacques Mayol Shangain jaio zen 1927. urtean. Bere gurasoek ¨"quapark" batean egiten zuten lan eta Jacques txikiak, izurdeen laguntzaz, berehala ezagutu zuen uretan murgiltzearen sekretua. Diotenez, bere bizitzaren erdia baino gehiago eman zuen uretan. Gehiegikeria dirudi. Baina mitoak gisa honetako "gezurrei" esker bihurtzen dira mito.

Hala ere bere izaera urdina ukaezina da. Ur azpian, bere pultsua, 70 pultsaziotik 20ra pasatzen zen –gutariko edonor instante batean akabatuko lukeen aldaketa- eta bere biriken gaitasunak negargarri utziko luke Indurain bera ere. Zientzialariek, gaitasun honi "bardicardia" izena eman zioten. Ur azpian 110 metroko sakontasunera iritsi zen (55 urte zituenean) egun existitzen diren tramankulu teknikorik gabe, eta ia 8 minutuz egon zitekeen bertan arnasarik hartu gabe.

Jacques Mayol-ek, enpresa ezberdinetarako ur azpiko lanetan eman zuen gaztaroa. Gero, apnearen mundua profesionalizatu eta Enzo Mayorca italiarrarekin lehia eta anaikidetasun harremana izan zuen. Baina bakartia eta izaera zailekoa izanik, Mayolek lehiaketa mundua utzi eta bere haurtzaroko lagunengana itzuli zen, izurdeengana.

Mayolen izena egunkarietan irakurri genuen azken aldian 74 urte zituen. Napoleon erbesteratua bizi izan zen Elba irlan bizi zelarik, bere burua habe batetik zintzilikatu zuen. Zituen lagun urriek, bere suizidio oharrean utzitako enkargua bete, eta egun, bere errautsak le grand bleu-n galdu dira, urarekin bat eginik, urdin sakonean desagertuta, ur azpiko Ikaro baten moduan.