hurrengoa
bigarren bizitza    Second Life 3 Dimentsioko mundu birtual bat da Linden Lab jaunak sortua. Snow Crash eleberrian oinarrituta dago, baita cyberpunk mugimendu literarioan ere. Erabiltzaileek sorturiko mundu bat da non jendeak jolastea duen, negozioak egin, besteekin erlazionatu, sexu harremanak izan, kontzertu batetara joan, azken finean komunikatzeada helburu. Eta zergatik Second Life edo Bigarren Bizitza? Bada, jendeari nahi duena izateko aukera ematen diolako. Doako programa da eta aski da internetetik ordenagailura jaistea. Ondoren bigarren bizitza horretan parte hartzeko prest gara; lehendabizi sexua aukeratu; ondoren ezaugarri fisikoak. Grafikoki oraindik ez dago oso garatuta, baina era guztietako aukerak eskaintzen dizkigute beste bizitza berri batean sartzeko, bekain lodiak, gorputz atletiko bat, etab. Behin gure pertsonaia sortu ondoren, mundu birtualean sartzen gara. Irla ezberdinez osatutako mundu bat da, non edozer gauza aurki daitekeen. Salerosketak egin ditzazkegu, U2en kontzertu batetara joan, galduta bagabiltza kalean aurkitzen dugun norbaiti galdetu... Esan bezala gaur egun doan joka daiteke eta kontu bat ireki. Baina hala ere, eta berrikuntza gehienak bezala ( sortzaileek dirua irabazteko egin baitute) abantaila ezberdinak daude hilero 6 – 9 euro ordainduz gero. Alegia horrekin lortzen dena da gure pertsonaiak Second Life-eko lurretan eraiki ahal izatea. Zenbat eta lur gehiago izan, hilero ordaindu beharreko kuota handitzen joaten da. Adibide bezala balio badu, 64 mila metro karratuko irla bat izatea 195 euro kostatzen da hilean; hori bai, beti desio izan dugun irla izan daiteke. Bertan nahi duguna eraiki baitezakegu eta beste inork ezingo baitu bertan negoziorik ireki. Hotel bat ireki nahi dugula? Inork ez digu eraikitzeko paperik eskatuko, azken finean bakoitzaren lurrean norberak ditu eskubide osoak. Hala ere, eta zaila ematen badu ere, bada 3D ko mundu birtual honetan aberasten ari denik. Izatez diru metalikorik ez da erabiltzen, baizik eta euroak, dolarrak... diru erreala Lindenetan aldatzen dugu (horra sortzailearen imajinazioa), trukaketa hori egin ostean bakoitzari bere kontu pertsonalera sartzen dizkiote diruak. Lurrak erosiz gero toki estrategiko batean, adibidez Mc Donald´s baten ondoan eta ezer eraiki ez, normalena izango litzateke etxe horren konpetentziak gertu beraien denda bat ireki nahi izatea eta orduan gure lurren balioa handitu egiten da. Egia esan, Second Life orain dagoen egoeran informatika kontrolpean duena ari omen da aberasten, berehala, edozein jokotan bezala, trikimailuak ikasten baitira eta aberasteko lasterbideak ezagutu. Dagoeneko hainbat multinazionalek ireki dituzte mundu birtual honetan beraien bulegoak. Esateko, IBM-k beraien azken urteko bilera orokorra Second Lifen ospatu dute. Mundu osoan sakabanaturik dituzten buruak hitzordua egin zuten eraikinean eta bilera bertan ospatu, non denak gela handi batean aurkitzen ziren beraien pertsonaiak antzeztuz eta momentuan bizitza errealean bezala txostenak aurkeztu zituzten, iritziak aldatu. Mundu birtual hau garatzen denean norberak bere pertsonaia bizitza errealean bezala izateko aukera emango omen du webcam-aren moduko aparatu bati esker eta hor bai enpresako bilera bat egonez gero adi-adi egon beharko dela, sentsoreen bitartez aspertuta bagaude pertsonaiak mundu birtual horretan egoera horixe adieraziko baitu. Orain artean Second Life ingelesez egon bada ere 2006-ko abenduaz geroztik gazteleraz ere aurki daiteke, baita Teen Second Life deritzona ere 13 eta 17 urte bitartekoentzat sortua, non haurrak zaintzeko lege bereziak dauden, hala nola pornografia debekatua dago baita alkohola edo drogen salmenta ere. Zer esana emango du aurrerantzean mundu birtual honek, jendeak mundu erreala utzi eta orduak pasako ditu beste bizitza hobeago baten bila. Ba omen dago egunean 12 ordu bertan dagoenik. Erreala? Birtuala? Second Life.