audio arkaitz villar
hurrengoa

hauxe

Gaztelupeko Hotsak 2006

Rafa Rueda, Petti eta Txuma Murugarren elkartzen dituen diskoa da honakoa. Zuzenean, Durangoko Plateruenan aurkeztu zuten etaorain etxean entzun dezakegu. Bakoitzak bina kanta abesten ditueta “Gaua eta kea” elkarrekin kantatzen dute. Jon Benitoren letra duen “Han dena errazagoa izango da beti” Txumaren doinuarekin, eta Pettiren “Txomin Iantziren kantua” dira besteen gainetik nabarmenduko nituzkeenak. Bestelakoan motz gelditzen zaidandiskoa baita honakoa. Ez musika txarra delako, gehiago entzuteko gogoz gelditzen zarelako baizik.

hurrengoa

first aid kit

First·Closer records 2006

Bartzelonatik datorren bikotea da First Aid Kit. Poparen irakurketa berritzailea proposatzen digute, oinarri elektroniko leunak erabiltzen dituztelarik. Hauskorrak izatera heldu daitezkeen egitura mingarriak, gure gorputza nahastu eta arimara barneratzen zaizkigu. Horregatik, Agnes Aranen ahotsak gidatzen dituen melodietan harrapatuta geldituko zara. Carles Querol arduratu da erritmo eta doinuez, eta askotan egitura hauskorrekin erritmo eta emozio aldaketak eragingo dizkizu “Still on fire” bezalako abestietan.

hurrengoa

the long blondes

Someone To Drive You Home·Sinnamon records 2006

Azkenaldian entzun dudan diskorik freskoenetarikoa. Sheffield aldetik datorren talde honek The Human League edo Pulp bezalako taldeen eragina barneratzen du. Kate Jackson abeslariak gidaturik, “Once and never again” edo “Weekend without make-up” bezalako kantu interesgarriak egiteko gai dira. 80. hamarkadako pop erritmoak eta 70.eko punk rock dosi egokiak nahastuz, azkenaldian Britainia Handitik datozen proposamen interesgarrienetako batean bilakatu dira. Ez da zaila Steve Mackeyren alboan grabatu ostean (Pulp ohia eta MIAren ekoizle izandakoa).

hurrengoa

royal canal

Sail with Lord Alebic·Noiz Pop records 2006

Royal Canal, Iñigo Cabezafuego iruindarraren proiektu berria da. Aurretik, Basque Country Pharaons edo Mermaid taldeetan ezagutu genuen, eta gaur egun, Atom Rhumbako kide dugu. Ron eta barku pirata usaina duen disko honetan, inguruko musikariak izan ditu alboan grabatzerako orduan: El Columpio Asesino edo Green Manalishi taldeetako kideak, besteak beste. Taberna batean sartu eta su epelean elkarrekin eta lagunartean abesteko kantu egokiak, The Poguesen ingurukoak.

hurrengoa

rutina

Indiosincrásica·Cosas Primo 2006

Cosas Primo elkarteko kide den Guilleren proiektua. Hainbat abesti sortu zituen bere gitarra akustikoarekin, eta haiek grabatzeko, gustuko zituen taldeen bateriak sanpleatu zituen, besteak beste: Fugazi, Joe Division, Beach Boys edo The Jesus & Mary Chain. Emaitza telebistan entzungo zenuen, nahiz eta seguruenik konturatu ez, komunikazio talde ezagun baten iragarkian entzun daiteke-eta. Lasai entzuteko kantuak dira, zazpi guztira. Horretaz gain, diskoa are erakargarriago egiten duen diseinu esklusiboekin lagundu dute, kopia gutxi atera dituzte,beraz arin ibili agortu aurretik, info gehiago:

hurrengoa

memoriaren mapan

Ruper Ordorika·Elkar 2006

Ruperrek bere ibilbideari eusten dio. Ez du merkatuak eskatzen dion diskoa egin baizik eta bere senak eskatu diona, eta hori geroz eta txalogarriagoa da marketing-a gailendu den denboretan. Diskoa aurreko lanak baino biluziagoa da, instrumentazio gutxiagokoa, eta horrek esfortzu handiagoa eskatzen dio entzuleari. Baina hurbilketa prozesu hori egiten duenak derrigor barneratuko da Ruperren musikak eta Sarriren hitzek marrazten dizkiguten mapetan.