hurrengoa
marco antonio saez de acedo: arraultzak biltzetik gabirai izatera    Aspaldian Marco Antonio Saez de Acedori eginiko elkarrizketa irakurri dut Berria-n eta oroitzen ez dudan norbaitek aipatu zuen gauza batez akordatu naiz izenburu nagusia ikusterakoan. Izenburuak hala zioen: "Nahiago dut bizizalea izan txiste proletarioa baino". Marco Antonio euskaraz hitz egiten saiatzen zen aukera zuenean. Nafarroako "tierraestella" inguruko askotxok bezalaxe tr-a modu berezian ahoskatzen zuen, tr a tt bilakatuz. Beraz, oroitzen ez dudan horrek aipatu zidanez, litekeena da elkarrizketaren izenburu nagusian azaltzen den txiste hitza, berez ”triste” izatea. Kazetariak, elkarrizketaren grabazioa paperean jartzerakoan izandako despistea izatea hain zuzen ere. Oroitzen ez dudan pertsona horren teoria da. Ez du zertan benetakoa izan. Eta titularrari dagokionez, fikziozkoa izan edo ez, filosofo batek, proletario tristea txistea zer den dakien bizizale batek soilik egin dezake horrelako esaldi bat sinesgarri.
Besterik gabe, ergelkeria honetaz akordatu naiz elkarrizketa irakurtzerakoan. Zertan nabilen duela 3 urte egindako elkarrizketa bat irakurtzen? Tarteka klasikoetara bueltatu behar izaten delako. Tarteka, zure bizitzan konpainia egin dizuten horiez akordatzea beharrezkoa delako. Tarteka bizitza triste/txiste hau tarte horiek osatzen dutela konturatzen zarelako.
Marco Antonio, Eskroto, Gavilan-en bizizaletasuna honako gunean topatuko duzue: