hurrengoa
adiskidantzazko dibortzioa lee hirschman   Harrington senar eta emaztearen ezkontzak ez zuen luzaroan iraun. Mr Harrington-en adulterioa zela medio, banandu egin ziren. Harrington jaunak ez zuen dibortziorako oztoporik jarri. Izan ere, agiri guztiak sinatu zituztenerako beste etxe batean bizi zen, lagun batekin konpartitua. Cole andrea bere gurasoen etxera itzuli zen. Berri guztien arabera, hurrengo urtetan depresioak jota ibili zen eta oso gutxitan atera zen familiaren etxetik. Orduan, egun batean, 3 milioi euro irabazi zituen Loteria Nazionalean. Irabazitakoa sekretupean mantentzea erabaki zuen eta, gurasoetaz aparte, inork ez zuen bere zorte onaren berririk izan. Handik gutxira, Cole andrea eta bere gurasoak hiri kanpoko auzo bateko etxe eroso eta eder batera joan ziren bizitzera.
Udaberriko egun batean, Harrington jauna eta Cole andreak topo egin zuten, dirudienez nahigabe. Geroago detektibe pribatu batek, bikote ohia sorpresaz elkartu baino lehen, Cole andreak Harrington jauna aurkitzeko kontratatu zuela baieztatu zigun. Cole-k loterian gertatutakoaren berri eman zion Harrington-i. Ez zion dirurik eman baina hilabete bat lehenago erositako pisu bat eskaini zion. Pisua handia eta modernoa zen oso. Araneko bista ederrak zituen, nahiz eta alde bateko leiho eta atzeko balkoitik, telefono mugikorrentzako antena ez zen osoki ikusten goi-tentsioko kableek ezkutatuta. Cole andreak pisua hornitu zuen, etxea goi teknologia tresneriaz beteaz. Oparien artean gama altuko mugikorra. Deien historialak askotan hitz egiten zutela erakusten digu, egun batzuetan 6 edo 7 dei izaten zirelarik. Ia guztiak Ms Cole andreak bere etxeko telefonotik eginak. Hala ere, ez ziren ia inoiz elkartzen eta Cole andrea ez zen inoiz berak oparitutako etxean azaldu. Deiak jarraitu zuten, baita Cole andrearen itxurazko eskuzabaltasuna ere. Edozein aitzaki balio zitzaion Cole andreari senar ohiari goi-teknologiazko opari elektronikoak emateko: urtebetetzeak, Harrington-ena bai berea ere, ezkontze egunaren data, dibortzio egunaren data,kalean elkartu zireneko egunaren data... edozein egun zen aproposa. Faktura data batzuk azaldu dira baina euren esanahia ez da oraindik topatu.
Luzatu gabe, hurrengo hamar urtetan edo, Mr Harrington-en etxeak espazio ontzi baten itxura hartu zuen. Etxea, distantziaz eragiten diren gailuez lepo bete zen. Cole andreak tresneria guztia eguneratzen zion Harrington-i, bizitokia kable gabeko teknologia aurreratuenaz hornituz. Hala ere, Cole andrearen etxea erabat alderantzizkoa zen, berak ez zuen ezta kablerik gabeko telefono ziztrin bakarra ere.
Cole andrearekin kasualitatez topo egin zuen egun hartatik ia 15 urtera, leukemia diagnostikatu zioten Harrington-i. Cole andreak hasierako kimioterapia ordaindu zuen eta, kimioterapiak huts egin ondoren, hezur-mamiko transplante mingarria egiteko dirua ere jarri zuen. Hala ere,garai hartan bai deien kopurua bai uhinak botatzen zituzten goi-mailako tresna elektronikoen opariak jarraitu zuten.
Ebakuntza eta ia urtebetera, Harrington-i tiroide kantzerra diagnostikatu zioten. Berriro ekin zioten kimioterapiari baina eten egin behar izan zuten kantzerra gibelera pasa zenean. Gainera, leukemia berriro agertu zitzaion. 6 eta 9 hilabete tarteko bizi itxaropena geratzen zitzaiola esan zioten Harrington-i. Cole andreakpresent zegoen diagnosia eman ziotenean.
Hurrengo egunean bertan, Cole andreak ez zion hots egin Harrington-i. Geroztik ez du berriro deitu. Egun berean, Cole-k Harringtonen izenean jarritako guztia ordaintzeari utzi zion. Hasieran, arrazoi horrengatik jarri zen gurekin kontaktuan Harrington jauna. Bere banketxe historialaren arabera, Cole andreak bere diru guztia Suitzako banku batera transferitu zuen, hemen zituen kontu pertsonal guztiak itxiaz. Izan ere, Cole anderearen gurasoen arabera beti ere, Cole andreak denbora luzea zeraman bidai luze bat prestatzen. Ez zekiten, hiriburu nagusiak kenduta, non ibiliko zen alaba zehatz-mehatz. Harringtonieman zioten azken diagnosia eta egun batera atera zen bere etxetik, goizeko 10:35etan. Taxiz joan zen aireportura.
Emigrazio Bulegoko datuen arabera, Cole andreak ez ditu gurasoei esandako hainbat hiriburu oraindik bisitatu. Zagreb-era joan zen hegazkinez. Azkenean bere ibilbide korapilotsu eta konplikatuari jarraiki -bai Eki Europan eta gero Asian- topatu ahal izan dugu Cole andrearen aztarnarik, bere Hego Afrikako bizilekuan. Zoritxarrez, Hego Afrikak ez du kreditu zorrengatik estradizio legerik eta ezin dugu hilketa batengatik estradizioa eskatu Mr Harrington jauna hiltzen den arte.