audio elektro
hurrengoa

thom yorke

The Eraser·XL Recordings 2006

Thom Yorkek atera du bere bakarkako disko berria, Radiohead, taldearen lan berria noiz eta norekin kaleratuko duen erabakitzen duen bitartean. Olatu artean ito eta galtzen den zibilizazioa dakar diskoko diseinuak. Britania Handiko errege baten kondairan oinarritutako diskoa da, kritika sozial eta politikoa dakarrena eta olatuei aurre egin zien erregearen lekuan jarri eta kondairak dakarren mezua biltzen ditu. Bere taldearekin ohituak gaituen elektronika maindire artean ezkutatu da Yorke bakarkako lehen disko hunkigarri hau kaleratzeko.

hurrengoa

four tet

DJ Kicks·!K7 2006

Kieran Hebdenen apustu berria DJ Kicks ekimenaren eskutik datorkigu. Bere ibilbide eta emanaldietan eragina izan duten kantuen bilduma dakar eskuartean entzulea astinduko duen nahasketan. Soinu berri nahiz zaharrak erakusten dizkigu eta modu horretan Animal Collective, Autechre edo Curtis Mayfield bezalakoak disko berean entzun daitezke, inoiz batek aurretik imajinatu ezineko moduan. Ezberdina izaten jarraitzen du Hebdenek, egiten duen guztia berritzaile bilakatzen daki. Baso ilunean bidea egin eta koloreak zabaltzen dakiten horietakoa da eta gu pozik galtzen gara horrelako paradisuetan.

hurrengoa

1530 segundos de...

Nuevo Catecismo Catolico·No tomorrow records 2006

11 kantu sartu dituzte diskoak irauten dituen 1530 segundotan. Diskoa NCC izaten jarraitzen du. Punk-rocka %100. Disko honetan ordea ahotsa inoiz baino hobeto entzuten da eta kantuak ereserki bihurtzen dira ia lehendabiziko entzunalditik. Diskoa irekitzen duen noise!! noise!! kantua adibidez, entzun orduko, NCC-ren klasiko bat dela konturatzen gara, NCCren kontzertuetan hutsik egingo ez duen horietako bat. Diskoa Karlos Osinaga, "Txap"-ek ekoiztu du eta taldeak beti egiten duen moduan binilozko edizioa ere kaleratu du. Soilik 1530 segundo dira, baina ez duzu arnasa hartzeko astirik izango.

hurrengoa

the kings of diggin'

Compilated by Kon & Amir and Dj Muro·Bbe records 2006

Lan bikoitza da honakoa, alde batetik Kon & Amir eta bestetik Dj Murok gauzatu dutena. Lehen diskoan hamazazpi kantu entzun daitezke soul edo funk erritmoetan oinarrituta, modu lasai eta dotorean. Bigarren diskoan 44 kantu datoz, bai 44. Internetetik abesti solteak jaistera ohituta gauden garai honetan berrogei kantuk osatutako diskoa argitaratzea erokeri bat dirudien arren ez da horrela. Bi minutura heltzen ez diren abestiak dira, Aretha Franklin bezalakoen bertsioez osatuta eta diskoa festa psikodeliko handi batean bihurtzen dute.