hurrengoa
Hego Amerikako mugimendu eta borroka berriak myriam gartzia   “Mugimendu sozial berriek beste zer edo zer asmatzen ari dira” "Brasilgo lurgabeek, bere garaian, Lularen aldeko boza eskatu zuten arren, egun gobernuaren jarreratik aldendu dira eta ez dute berriro bere aldeko boza eskatuko. Chiapasen argi dago gobernuekiko autonomia hori, alderdi ezkertiarrengandik oso urrun daude. Ekuadorreko indigenek bere alderdia sortu dute hauteskundeetan parte hartu ahal izateko... Ezberdintasun handiak daude (mugimendu sozial berri hauetan) estatuarekiko eta ustez ezkertiarrak diren gobernu hauekiko. Mugimendu indigenaren baitan, adibidez, gobernuekin duten harreman hauen ondorioz, mugimendua ahuldu eta barne eztabaida baten bidez, mugimenduaren berrirakurketa egin behar izan da. Eskerrak komunitateak bere lanean tinko jarraitu duen. Ekuadorren adibidez, Conai-k, komunitate indigenen konfederazioak, alderdia sortu zuen hauteskundeetan parte hartzeko. Hiru gobernu hondoratu zituzten, ministroen dimisioa eragin eta gogor borrokatu zuten gobernua eskuratzearen alde, baina nahiz eta hauteskundeak irabazi, mugimenduak, bere horretan, galdu egin du. Hau da, errepresentazio bidezko sistemaren ondorioz, mugimendua instituzionalizatu zenean, ahuldu egin da bere indarra. Eurek kontrolatzen dituzten udalerri txikietan ere antzeko arazoak eman dira.
Gobernu honetan, komunitate talde ezberdinek txandaka hartzen dute parte batzordeetan. Hori al da estatu berri baten enbrioia? Hori al da estatua, ala estaturekiko botere ezberdina da hori? Hori eztabaida teorikoa den arren, badira oso praktika interesgarriak. Mugimendu indigenen barruan ematen da txandaketa sistema hau. Guztiek ikasten dute komunitateetan kudeaketa, orain familia honek, gero, beste honek. Horrela, boterearen zentralismoa uxatzen da. Eta zentralizatu gabeko botere hau, ez da botere estatala, ez da estatu. Zentzu honetan zapatistak dira argienak.
Hau da, duela ez asko, Conai berak, estatu multinazional eta multietniko baten alde egindako txostena ekarri zuen eztabaidara. Posible al da estatu multikulturala eta multietnikoa eraikitzea? Batzuk diote ardo berria zahato zaharretan gordetzea dela hori. Hau da, estatuaren izaera dago kolokan. Hego Amerikan eman den kolonizazio prozesua dela eta, adibidez, estatua deskolonizatzea ezinezko lana dirudi. Estatuadominazioa da, ez dago askatasunerako estaturik. Estatu nazioaren figura da gainbeheran dagoena.
Mugimendu sozial hauek kontrabotere guneak ari dira sortzen. Hala ere, hau ez da eztabaida teoriko hutsa, mugimendu hauek ez baitiete intelektualei deitu bere sistema ezarri ahal izateko. Alderantziz, bere aurreikuspenetan oinarritu dira, eta bost mendeko zapalkuntza kolonialakemandako eskarmentuan. Beste zerbait ari dira sortzen. Tradizioaren berregite eta berrasmatze bat, beharraren araberakoa. Horrela, mugimenduak berak ere pentsalari propioak sortzen ditu”.

Raul Zibechi, Uruguayko “La Brecha” aldizkariko kazetaria eta pentsalaria, Periferiaken hartu zuen parte. www.periferike.org. Bilbo, maiatzak 2.