hurrengoa
palabra: basque graffiti zine    Graffiti fanzine honen lehendabiziko zenbakia kalean da dagoeneko. Zuri beltzezko formatuak ez dio ikusgarritasunari mesederik egiten, baina saiakera txalogarria egin dute Palabra-ren egileek. Etorkizunean kale-arteari so egiten dion argitalpena koloretan ikusiko dugunaren itxaropenez gaude.
Stopgraffiti s.l. pintadak hormetatik ezabatzeaz bizi den enpresaren iragarkia azaltzen da Palabra-k sarean duen gunean, margoen borrokak mugarik ez duela erakutsiz: kaleko paretetatik sareko hormetara.