hurrengoa
katalina handiaren denborapasa edo life is a rollercoaster uxeta labrit   Hey people, looking out the window at the city below
Hey people, looking out the window, full of fun and sorrow
Hey people, looking out the window at the city below
Hey people, looking out the window, you’ll be gone tomorrow


The Rollercoaster Ride (Belle and Sebastian)
XVIII. mendean, Errusiako Katalina Handia enperatriza asko aspertzen zen uda luze eta beroetan. Eta asperraldiari aurre egiteko mendixka batera igo eta aldapan etzan ostean, bere burua mendian behera botatzea otu zitzaion. Handia eta enperatriza izan arren ordea, Katalina ez zen zorabioaz libratzen, eta horregatik, bere zaindari batek egurrezko kaxa bat egin zion denbora-pasa berrian aritzeko. Handik denbora gutxira egurrezko kaxari gurpiltxo batzuk jarri, eta epe laburrean, euren buruak mendian behera botatzea errusiar aristokraziaren denbora-pasa kuttunenetarikoa bihurtu zen. 1884. urtean, La Marcus A. Thompson, atrakzio parke enpresa estatubatuarrak errusiarren jokoari erreparatu eta New Yorken bertan, karrotxoak aldapan behera botatzeko bi errailez osatutako zirkuitua sortu zuen. Paradoxikoa bada ere, lehendabiziko mendi errusiar artifiziala AEBetan eraiki zen. Paradoxatik surrealismora pausua eman zuena ordea Espainiako “Caudilloa” izan zen. Gorriei zien fobiaren froga oraindik presente dugu Donostian: Katalina handiak asmatu zuen denbora-pasak, “Suitzar mendia” izena du oraindik Igeldoko atrakzio parkean.