audio elektro
hurrengoa

JOSETXO ANITUA & ATOM RHUMBA

Josetxo Anitua & Atom Rhumba·Noiz Pop 2006

Joan den urteko maiatzean elkarrekin aritu ziren Bilboko kafe antzokian Cancer Moon ohia eta Atom Rhumba. Orain kontzertu hura etxean entzuteko aukera dugu, kutxa berezi batean aurkezten den luxuzko edizioan. Horretaz gain, entzungai dauden bertsioen nondik norakoak kontatzen ditu Anituak. Kokapen historiko bat egiteko ezinbesteko lana, baita musikaz zerbait gehiago ikasteko ere.

hurrengoa

CAT POWER

The Greatest·Everlasting 2006

Bere ibilbideko lanik sendoena gauzatu du Chan Marshallek. “Arrakasta bilduma” deitura badu ere, ez da horrelakorik hemen, kantu berriak baizik. Eta horiek Memphis aldean grabatu ditu, soularen historiako instrumentista handiak izan dituela alboan. Lan egiteko modu berria asmatu du diskorako, eta horri esker bere ibilbideko kanturik osatuenak gauzatu ditu.

hurrengoa

TIGA

Sexor·Pias 2006

Geldirik egon ezin diren dj eta ekoizle horietakoa da Tiga. Bere ibilbidean zehar hainbat nahasketa eta bilduma (Dj- Kicks kasu) argitaratu ditu, munduko dantzalekuetan ezinbesteko bilakatuz. Baina harrigarria bada ere, oraindik lehen diskoa argitaratu gabe zuen. Hemen da beraz bere estreinua. Sentsual eta basatia, bere kalitatea berrestera etorria.

hurrengoa

URSULA RUCKER

Ma at mama·!K7 Records 2006

Hirugarren diskoa kaleratu du Ursula Ruckerek urte berriarekin batera. Aurretik Jazzanova edo Li´l Louie Vega bezalakoekin lan egin ostean, oraingoan Anthony Tidd, Yancey III eta Sönke Düwer izan ditu alboan ekoizpen lanetan. Ohi duen sentsibilitate eta indarraz, elektronika dantzagarriena eta jazz beroena uztartuz, poesia sonoroa egin du.

hurrengoa

ROY AYERS

Virgin Ubiquity remixed·Rapster Records 2006

Duela urte pare bat lan honen bertsio originala ezagutu genuen “Virgin Ubiquity unrealesed”. Roy Ayers funk jazz handiaren ibilbideko hainbat kantu argitaragabe biltzen zituen. Orain berriz disko horri buelta eman eta joera elektronikoa eman diote hainbat dj eta ekoizlek. Horien artean Mattew Herbert, Joey Negro edo Kenny Dope (Masters at work).

hurrengoa

ARCTIC MONKEYS

Whatever People Say I Am, That´s What I´m Not·Domino 2006

Zer dute tipo hauek beste askok ez dutena? Freskotasuna agian? Hori izango da. Kontua da internet generazioak baduela lehendabiziko banda arrakastatsua. Banda hau sareari esker egin da ezagun eta honi esker zabaldu zituzten hasiera batean beraien kantuak. Orain lehen diskoa dakarte, bizia eta azkarra, taldekideen gaztetasuna erakusten duena. Gauzak aldatzen ari dira.