hurrengoa
www.dorkbot.org: elektrizitatearekin gauza arraroak egiten dituen jendea.    Mundu osoko ingeniari, asmatzaile, artista eta hiritar ezberdinek euren sorkuntzak eta ideiak erakutsi eta eztabaidatzeko gunea da Dorkbot. Dorkboten, puntakoekin batera, “intentsitate baxuko” ekoizpen eta tramankuluek ere euren tokia badute eta horrek ematen dio xarma proiektu honi. Bideo kontsolak trukatzeko trikimailuak, jostailu sexualak egiteko ikastaroak, etxean egindako eskanerrak, urrutiko kontrola duten tostadorak....
2001. urtearen jaiotzarekin bat jarri zen martxan proiektu hau, New York Cityn. Douglas Repetto izeneko “elektroniko” bat izan zen aitzindaria Columbia Unibertsitateko materialaren laguntzaz. Egun 4 kontinenteetan topa ditzakegu Dorkbot guneak. Dorkbot frankizia ez komertzial baten moduan funtzionatzen du. Zu zeuk hasi dezakezu Dorkbot gune bat. Kondizio bakarra: elektrizitatearekin gauza arraroak egiten dituen jendea leloari eustea.
Irudikatu ezin duzun hori ere asmatu dela jabetuko zara Dorkbot web orrian barneratuz gero.