• 1
  • 2
hurrengoa
wien amodio jauna   Viena Austriako hiriburua da. 2 milioi biztanle ditu, 200.000 babes ofizialeko etxe eta Bilbotik 1800 kilometrotara dago. Air Berlin-ek dio 25 euroren truke hara eramaten zaituela.
Aurten Mozarten heriotzaren 250. urteurrena betetzen da. Ospakizun nagusiak bonboi kaxari izena ematen dion musikariaren jaiotze datan gertatu dira (urtarrilaren 27-29), nahiz eta abenduaren 31 bitarte hamaika emanaldi izango diren.
Mozart 10 urtez eta 14 etxe ezberdinetan bizi izan zen Vienan. Zutik dagoen bakarra Domgasse kaleko 5 zenbakian dago. Etxebizitzak 180 m2 ditu eta 2006.01.27tik aurrera 1000 m2-ko bizipen eremuan bihurtuko da Vienak 200 museotik gora eta astero 17 emanaldi eskaintzen dituzten 3 opera ditu. Sarrerarik merkeena 3 eurotan dago eta 20 euroren truke beheko pisutik gozatu dezakezu operaz. Viena Card ezinbestekoa da, 17 euroren truke 72 orduz metroa, tranbia eta autobusa nahi adina erabili ditzakezu.
Kopazo batek 5.60 euro balio ditu. Eguneko menua 8 euro inguru. Eta zigarro amerikar kaxa batek 4.60. Edozein tokitan erre daiteke (tabakoa) Passage izeneko kluba hiriko guay-enetarikoa da eta lur azpiko hiru pasabide batuaz eraiki zuten.