hurrengoa
neska begiluzea    Neska bat ezagutu nuen
So egotea zuen maite
Ez zitzaiola axola zirudien
Nor edo zer zen iragaiten
Lurrera egoten zen so.
Zerura egoten zen so.
Zuri so eternalki,
Eta inoiz ez zenekien zergatik.
Herriko so-egile txapelketa irabazi ostean
Begiei ondo merezitako atsedena ematea
Deliberatu zuen azkenean.

(Tim Burtonen "Ostra Umetxoaren heriotza tristea eta istorio gehiago"-tik hartuak)