audio elektro
hurrengoa

SHONEN KNIFE

80.hamarkada hasieran sortu zen Ramones, Red Kross edo Sonic Youth bezalakoen eragina duen Shonen Knife. Azkarrak, zuzenak, biziak eta emakumezkoak. Hiru neskek osatutako taldeak disko sorta ugari utzi ditu bere ibilbidean. Horietako asko "Let´s knife" bezain esanguratsuak. 2005ean "Genko Shock" aurkeztu dute eta betiko egitura ramonianoan datoz "Twist barby" edo "I wanna eat choco bars" kantuetan.Gabba gabba knife!

hurrengoa

RAINSTICK ORCHESTRA

Baku Tsunoda eta Naomichi Tanakak Tokion elkarren alboan bizi arren ez zuten elkar ezagutzen. Gau batean ordea dj lanetan areto berean aritu ostean antzeko musika maite zutela konturatu ziren. Honela, duela lau bat urte hasi ziren Rainstick Orquesta izenpean lanean. Esperimentaziora zuzentzen dituzten egiturak lantzen dituzte, askotan anbientalak bilakatzen direnak. Disko honek hiriburuko zaratatik ihes egiteko balio digu.

hurrengoa

ZATOICHI

B.S.O.·Film Soundtrack

Itsuek beste edonork baino hobeto entzuten dutela esan ohi da. Horrekin lotu dezakegu Kitanok parte hartzen duen Zatoichi filma, non protagonista itsuak entzumenean oinarritzen du bere iaiotasuna. Ez dut pelikula kontatuko. Soinu banda gomendatuko dut, beti ere horren urrun eta arraro geratzen zaizkigun Japoniako doinuak gerturatzeko asmoz. Keiichi Suzuki aukeratu zuen Kitanok lan honetan musika egiteko eta honen irudimen eta ukitu pertsonala magikoak iruditzen zaizkit.

hurrengoa

KURANDO

Kurando Shoji. Bere proposamen musikala entzunda ordea afrikarra edo jamaikarra dela pentsatuko genuke. Hori da bere sesioetan entzun daitekeena. Azkenaldian Radio 3en Bob Marleyri buruz egindako erreportajetan entzun ahal izan dugu gainera. Edo Makalaren Boom Shakalaka irratsaioko sintonian ere bai. Ze martzianoak diren japoniarrak pentsatuko du batek. Martzianoa baino jamaikarra kasu honetan. Ibon Errazkin donostiarraren laguntza izan zuen bilduma hau gauzatzerako orduan.