hurrengoa
panchira    Emakume bati kuleroak instante bakar batez ikusteari Japonen ematen zaion izena da panchira. Egunerokotasunean oso barneraturik daude fetitxismo molde ezberdinak Japonian. Lurrikara eta tifoietan bezala, sexu fetitxismoan potentzia mundiala dira. Metroan, lanean, parkean…panchira une labur eta errepikaezin hori Stendhal sindromearen moduko emozioz betetako gertakizun baten moduan bizi dute japoni-arrek. Eta zergatik ukatu...japoniar ez garenok ere gozatzen dugu kotoizko panchira une heze horiekin.

Eskola uniformez jantzitako neskatxak eta koadrodun minigonetan ezkutatzen diren kuleroak ikono erotiko dira aspaldidanik egunsentiko eguzkiaren herrialdean. Chicho Terremoto marrazki biziduna oroitzea besterik ez dugu. Popeyeri espinakak jatean izaten zuen efektu bera sufritzen zuen Chicho Terremoto saski baloi jokalariak bere begi borobilek kulero batzuk ikusten zituenean.

Ez da harritzekoa hortaz, erabilitako kuleroen merkatu beltza existitzea. Erabilitako kuleroen negozioa, legala ez bada ere, hedatua eta nahiko onartua dago. Emakume batek bizpahiru egunez kulotak jantzi eta gero kulero trafikatzaileari saltzen dizkio. Honek, berehala, merkantzia poltsatxo batean sartzen du usaina ahalik eta gehien gorde dezan. Batzuetan kuleroa jantzi duen neskaren argazkia itsasten zaio kaxatxoari. 2000 yen inguru kostatzen da erabilitako kulero basiko bat. Apur bat gehiago ordainduta hileroko odolaz zipriztindutakoa eskura dezakezu. Kulero erabilien eskaera handia da. Hainbesterainokoa, lapurreten beldur, kuleroak etxe barruan zintzilikaturik lehortzen dituen herrialdea dela Japonia.