hurrengoa
Freedom Flies (edo ehiztari ehizatuaren parabola).    AEBak eta Mexiko banatzen dituen mugan etorkinak "ehizatzera" ateratzen den minuteman project izeneko boluntario talde ultraeskuindarraren egitasmoari zerutik iritsi zaio erantzuna. MTI-ko ikerlari talde batek, hasera batetan erabilera militarrerako pentsatua zegoen asmakizun bat beste helburu batzuetara bideratu du: Mugan etorkin ilegalen ehizan ateratzen diren milizien jokabidea kontrolatzeko kometak erabiliko dituzte. Freedom Flies izenarekin bataiatu dute proiektua. Kometa hauetan kamarak ezarri eta etorkinak ehizatzera ateratzen diren taldeak filmatu eta gertatu daitezkeen bortxakeria kasuak filmatzeaz gain, "minuteman"-en gainean begi oroikusle baten presioa ezartzea da asmoa.

Guri bitxia iruditu zaigu, hain justu, eta aipatu bezala, the balde 22. alean jorratu genuelako minuteman project egitasmoa. Eta aurretik, the balde 20. alean kometen bidez ateratako irudien inguruan artikulua egin genuen. Kasualitate hutsa da. Bitxikeria. Baina the balde egiteko erabiltzen ditugun osagaiak bitxikeria eta kasualitateak izaten direnez askotan, aipamena egitea merezi zuela pentsatu dugu.