hurrengoa
"chrisler" museoan ez da dirua xede? i   Terrakota gudaria begibistan nuenean “klik”! Iñuxente asko... ez bait nekien zertan nenbilen, baina laster ohartuko nintzen, alajaina. Bilbaoko Guggenheimen nengoen, eta zaindari gaztea zakurra baina zakarrago etorri zitzaidan, “zertan zabiltza baina... argazkia egitea okurritu ere ez!” Marruka.

“Ño” nire artean... normala... argazki kamera haraino sartzea ere burutik nola pasa zitzaidan hasi nintzen neure buruarekin peskizan. Ez bai nien sarrerako kartelei erreparatu... ez bai nintzen postal eta hormairudiak saltzeko Guggenmeim-Bilbao.ren premiaz ohartu... “Merchandising”a ordea, kultur ondare txit unibertsaleko pitxien .. Txinako Terrakota Gudariekin ari ziren egiten...

“BENETAKO KONTUA EZ BAITA DIRUA” izeneko editorialean, 2005.eko udaberrian halaxe dio Norfolk (Virginia)ko Chrisler arte museoko zuzendari WJ Henneseyk:
"Azken urteotan arte komunitatean irudipen bat nagusitu da: Diruz babesten dituzten korporazio eta gobernu agentziei benetan inporta zaiena "inpaktu ekonomikoa" dela.
(...)
Teoria horrek zera ematen du aditzera: emaleek estatistika harrigarriak ikusten dituztenean berehala ulertzen dutela artea inbertsio ona dela... beraz segituan ematen dutela aurrerapausoa, hain premiazkoa den dirulaguntza ekarriz.
(...)
Arte erakundeok ere ez al genuke bada hobe jendearen bizi-kalitateari nolako aldea damaiogun azpimarratzea? Chrysler museoan horretarako ari gara, lagunarte eta sendien bilgune gisa; mundua eta nork bere burua deskubritzeko moduko leku gisa”.


Bost milioi dolarretik gorako aurrekontua duen museo pribatua da hori. Akaso diru-arazorik ez duenak egin dezake gisako gogoeta. Baina idazki horrek atentzioa eman dit, zergatik? Nondik eta AEBetako super-korporazio baten “obra sozialetik” datorrelako... “gugandik hain urrun, 40 urtez aurreratuta dauden haien” joerak gurera ekartzeko moda “ultraliberalak” kulturgintzan duen eragina iradokitzen dit. Bada, “yankilandian” ere badira “urrea ez da oro” esatera ailegatu direnak. Hortaz atzeraka doaz orain hori diotenak?

Autobide bat... edo urtegia egiten denean, legea beteko badugu, ehuneko hainbeste kulturari dedikatu behar zaio. Hantxe bertan.. errotondan edo porlanezko horman eskultura arbolatxoa bailitzan landatuta konpontzen da sarri.

Nago noski-batez ere-ezer baino lehen “inpaktu ekonomikoa”gatik preziatzen dutela gure hiriburuek, nork bere arte-garaikide-zentrupanpox berria, gerora zertarako izango den... edota jendeak profitatuko duen axola gabe. Ihartu ere egingo dira arbolatxo horietako asko... partehartze formularik ez baitzaizkio ezarri “eraikin” paregabeari, ez bertako artistekiko, ezta estralurtar espaziuntziak baino begirune beldurtiagoz begiratzen dioten jende xehearekiko ere.

Terrakotazko gudariaren argazkia, portzierto, etxean daukat hor nonbait. Zin dagit Txinako enbaxadaren aurrean, Guggenheim-Bilbao, edo Bizkaiko Foru Ogasunaren.. SPRI .. edo gisako industria-bizkortze erakunde publikoen aurrean, ez dudala argazki horrekin neure patrikarako “inpaktu ekonomikorik” sortu.