hurrengoa
route 66: the main street of america, the mother road    I  igor etxabe - "Lasai", bota zuen emakumeak. "Pazientzia pittin bat behar duzu. Zera Tom, guk bizirik iraunen dugu beraiek hiltzen diren bitartean. Zera Tom, bizirik dirautenak geu gara. Ez gaituzte desager araziko. Zera Tom, gu gara - gu beti diraugu.
- Baina beti jipoitzen gaituzte.
- "Badakit", emakumea barrezka, "horrek koskortzen gaitu igual. Gizaseme aberatsak agertzen dira eta hil egiten dira, beraien semeek ezertarako balio ez dute, eta haiek ere hiltzen dira. Gu berriz, Tom, gu beti present. Ez kexatu Tom. Garai berria dator".

Eta enpresak beraien akabera lantzen zuten, jakin gabe. Soroak emankorrak ziren, eta errepideetako bazterrak gosez zorabiatzen gizonez beterik. Aletegiak lehertzen, eta pobreen haurrak errakitismoak jotak, kaparren pikortak bizkarretan ageri zirelarik. Enpresa handiek ez zekiten gose eta haserrearen arteko marra mehea zela oso.

Eta soldatak ordaintzeko sosak gasa, arma, agentzia, espioia, zulatzea eta zerrenda beltzetan gastatuak izan ziren. Gero, errepide guztietan, jendea xinaurriak bezala, lan bila, jateko bila. And haserrea handituz zihoan. Tomek zioen - Ama, poliziak gizaseme bat jipoitzen duen lekuan, gosez amorratzen den jaioberriaren negar malkoen tokian, airean dauden gorrotoa eta odolaren aurkako borrokaren lekuan bila nazazu, hor egonen naiz eta. Leku bat zutik egotekoaren alde borrokan dabilenaren begietan, edo lan duin bat edota laguntza behar duenaren begietan. Askatasunaren alde sutsu ari denaren begietan ikusiko nauzu ama. Errepidea bizirik dago gaur gauean, baino nora doan ez da inolako txantxa. Hementxe nauzue suaren ondoan eserita, Tom Joad zenarekin.