• 1
  • 2
hurrengoa
teknologia berriak, negozio berriak.    Artelan bat erosten duzu baina tamainagatik ordaindu. Interneten irudi digital bat erosten duzu baina ez duzu zure ordenadorera artxibo bat jaisten. Teknologia berriek negozio berriak sortzen dituzte eta negozio berriak paradoxa berriak. Baina gizakiak paradoxak ditu gogoko. Blaugallery.com-en digitalki sortutako edo prestatutako obrak dituzte salgai. Erostean, aipatu bezala, ez duzu artxibo bat zure disko gogorrera jaitsiko, nahiz eta posible izango litzatekeen. Blaugallerykoek gizakiak eta arte salerosketak behar duten materialtasuna ulertu dute eta dituzten artxibo digitalak oihalean inprimatu eta bastidore batean montatu egiten dute ohiko koadroen erara, zure egongelan zintzilikatzeko prest. Hori bai, ohiko koadroetan ez bezala zure etxean duzun lekuaren arabera (edota zure poltsikoaren osasunaren arabera) tamaina aukeratu ahal izanen duzu, eta hauxe da formatu digitala duen abantailetariko bat.

Segituan, berriro harritzen gaituzte Blaugallerykoek. Saltzen dituzten obrak tirada mugatua dutela aipatzen digute. Zergatik eta nola mugatu nahi adina aldiz inprimatu eta saldu dezakezun artxiboa? Zertarako izanen da ba, gizakiak eta berriz ere arte industriak behar duten esklusibitatea lortzeko. Modu honetan, dokumentu bakoitza 100 aldiz baino ez dute inprimatzen eta errotuladore batez zenbakitu eta sinatu egiten ditu artistak. Ez da afera berria, izan ere halaxe egin izan da beti serigrafĂ­a, grabatu eta abarrekin. Nahiz eta botoi batez inprimatzen den artxiboaz ari garenean arraroago egiten zaigun... ezta?

Ez dakigu ongi Blaugallerykoak aitzindari edo lotsagabeak diren, baina artearen ohiko formatu eta formatu berrien abantailak hartu eta batu dituzte dudarik gabe. Nola nahi ere salgai dituzten obra hainbatek merezi dute begiradatxo bat botatzea. teknologia berriak, negozio berriak.