• 1
  • 2
hurrengoa
gose - gosari    Goizeko 07:33ak, 898 kilometro orduko abiaduran, Japoniatik 9128 metroko altueran.
Gure lehen gosaria eguzki sortu berrian: ginda gainean duen pastela plastikoan bilduta, melokotoia almibarretan, ogi zuria, ogiari dagokion gurin zatia eta esne-titarea “aeromozek” banatzen duten kafearentzat.
Edozein japoniarrek hartuko lukeen gosariaren guztiz desberdina. Adibidez: arroz eta miso-zopa kaiku bana, arrain apurra (gehienetan gordinik), algak, soja-kimuak eta, batzuetan, esnea. Hori, sumoan aritzen ez direnek. Behar-beharrezkoa baitute gosaria: isilak, eraginkorrak, langileak dira. Txikiak eta saiatuak. Robotak direla pentsatuko zenuke, metroan lo ikusiko ez bazenitu. Japoniarra, premiazko gosaria da: elikatu eta ziztu bizian ateratzen dira, bakoitza bere beharretara, tupust egin gabe... Hitz batean, nahas-mahasa.
Gosari on batek denbora behar du, kafea, egunkaria (funtsezkoa da) eta gozoren bat sabela esna dadin. Eta jakina, leku puta horretan erretzen utzi dezatela, nola ez ba! Bestela, zertarako gosaldu...
Gauza baten eta bestearen artean, erabat esnatu eta egunaren zain gelditzen gara. Izango da, bai, bazkaltzeko tarterik.
Honetaz eta beste gauza askotaz pentsatzeko astia ematen dizu, ginda gainean duen pastela profilaxi perfektuko egoeratik ateratzen duzun bitartean. Hegazkineko kafe kiskalia sutan da eta krema-titarea hartzen du ikaratu gabe. Ez zaigu burutik pasa ere, almibarretan datorren fruta ukitzea!
Ah, eta aurkikuntza bat: Nesquik-ak adikzioa sor dezake...

GOSE III
Disko Berria
g o s e (2009 Azaroa)