laburrak
hurrengoa

MONEGROS DESERT FESTIVAL (UZTAILAK 16)

Aragoiko Monegros desertuan ospatzen den jaialdiak ez du honezkero aurkezpenik behar. Jaialdien artean izaera propioa lortu duen gutxietako bat da. Artisten aukeraketa, paisaia eta bertara hurbiltzen direnen fideltasunari esker lortu dute urtetik urtera bertako gunea betetzea. Doinu elektronikoak, izerdia eta hautsa.

hurrengoa

AI LAKET

Ai laket-ek droga ezberdinen erabilpenerako kit-a kaleratu du. Formatu bitxi eta ederrean argitaratua. Woody Allen-ek esango lukeen moduan "drogen inguruan jakin nahi zenuen guztia....eta galdetzea ausartzen ez zinena". Drogarekin zerikusia izan dezaketen osagai, sexua, legea, errezetak... laket dugu liburua... eta ezinbestekoa dela iruditzen zaigu.

hurrengoa

ORTOPHONK (UZTAILAK 11)

Gasteizko Jazzaldiko gau elektroniko berezian, talde gasteiztarrak, euren emanaldietan saihestezinak diren sauna saio bero horietako bat eskainiko du. Mendizorrotzan izango da eta ez dira bakarrik arituko. Kasu! De Phazz eta US3 -rekin batera eskainiko dute kontzertua. Ez bazara bertara azaltzen, aurrerantzean jendeak kaletik seinalatuko zaitu.

hurrengoa

THE BALDE ALPARGATEN ALDE!

- Zer behar da alpargatak egiten ikasteko? galdetu zion ikasleak zaharrari.
- Aulkia berotzea, sekula hozten ez uztea. (Pako Aristi )
Egun, ez da hain nekeza alpargata parea egitea. Are gutxiago erostea. Merkeak eta materiale naturalekin egindakoak dira. XIX. mendean Euskal Herritik mundu osora esportatzen ziren alpargatak. Gure herriak munduari egin dion aportaziorik handienetakoa dela baieztatu dezakegu.

hurrengoa

HULA GIRL HONEY BEREZIA

Hawai lurralde ex�tico eta biologikoki berezia da. Bertan soilik hazten den landare espezie bitxi eta berezi ugari dago. Landare hauen loreak ere bereziak dira. Eta loreen berezitasun honek ere bertako erleek sortzen duten eztia berezia izatea eragiten du... Hula Girl Honey baino gauza bereziagorik???

hurrengoa

MIKELAZULO

10 urte betetzen ditu Errenteriako kultur elkarte eta bilgune berezi honek. Gisa askotako emanaldiak antolatzen dira Mikelazulon. Egun, alor guztietan star-system-ean kokaturik daudenen emanaldiak soilik dauden honetan, Mikelak beti ireki dizkie ateak sortzaile berri eta berritzaileei. Eta 10. urteurrena ospatzeko ere hala egin dute. Zorionak!

hurrengoa

BJ

Honezkero geroz eta festa eta emanaldi gehiagotan dugu bideo jartzaileen jardueraz gozatzeko aukera. Musikarekin batera irudiekin atmosfera bereziak sortu eta belarriez gain begiei ere gozamena ematen diegu BJ-ei esker. Irudiekin koreografiak egitea ez da lan makala, orduak sartu behar dira. Helbide honetan entrenatzen hasteko aukera izango duzu:

hurrengoa

IKUSGAI GAUDE

�Sericum� (zeta) latinezko hitzak eta grekerazko �graph� (idatzi, marraztu) dira serigrafia hitzaren oinarria. Eta oinarri horiek, XXI. mendean zein isla duten ikusteko erakusketa antolatu dute Artelekun. Bertan Pepe Albaceterekin gauzatutako serigrafia proiektuak erakutsiko dituzte. Artistak Karmele Salaberria, Gonzalo Nicuesa, Maria Irigoyen, Gisli Hafsteinsson eta Allende Arnaiz.

hurrengoa

WHY FEAR THE FUTURE? (ARTIUM IRAILAREN 25 ARTE)

Karta-sorta bat asmatu eta marraztu eta bisitariei karta horiekin etorkizun iragarpenak egiteko eskatuko zaie. Iragarpen horiek bideoan jaso eta erakusketaren zati bat bihurtuko dira. Bestetik kartak erakusketaren katalogo gisa erabiliko dira. Guzti hau antolatu duen artista, Carlos Amorales... artista.

hurrengoa

LAST DAYS

Gust Van Sant-en proiektu berria da Last Days. Bertan rock talde batetako partaide baten bizitzaren azken egunetan oinarrituriko istorioa kontatuko digu (Curt Kobain-i eskaini dio filma) batzuetan geniala den zuzendaria eta beste batzuetan... beno... ez hain geniala. Aktore lanetan. Michael Pitt, Lukas Haas eta Asia Argento...

hurrengoa

JESUS BUELTAN DA

Anai-arrebok, Jesus berriro da gure artean! Eta ez, ez da aita saindu estreinatu berriak egin duen lehenbiziko miraria, ezta gutxiago ere. Tronchet marrazkilaria frantziarren eskuetatik datorkigu "Jesus Bendito!" komikia. Jesus honek mirari saiakerak egiten ditu, kontrol handirik gabe eta inguruan arazo ugari sortuaz. Surrealismoa Jesusen asmakizuna dela frogatzen duen bilduma.

hurrengoa

WORLD SERIES BILBON (UZTAILAK 15,16 ETA 17)

Bilbao Urban Circuit izenez bataiatu dute Bilboko hiri erdigunean ospatuko den auto lasterketa ikusgarria. Azken urteotan, F1 kategorian aritu diren pilotu gehienak World Series hauetan eskarmentua hartutakoak dira. Abiadura sinestezinak hiri erdian, gasolina usaina eta milaka zaldien burrunba...guztia multarik jaso gabe...

hurrengoa

YAWNING MAN ARRASATEN.

Alfredo Hernandez Kyuss eta Queens of Stone Age taldeetako bateria ohiaren proiektua da Yawning man. Eta ekainean, Arrasateko 360 aretoan erakutsiko digu arrausi egiten duen gizonak noraino eraman ditzakeen bere doinuak.