hurrengoa
ihes ederra berrikusia hedoi etxarte   I  alain m. urrutia Ihes Ederra (Alberdania 2009) euskarazko lehen irudi-eleberria da. UMPSek ekoiztuta Hedoi Etxartek (Iruña 1986) eta Alain M. Urrutiak (Bilbao 1981) egina. Liburuari Iban Zaldua (Donostia 1966)unibertsitateko irakasleak sarrera idatzi dio ingeleraz.

Istorioak bi ardatz nagusi ditu: batak bikote heterosexual baten egunerokoa kontatzen du, besteak ukronia bat du sorburu. Testuingurua hortaz, 200 urte Frantzia Federalean daramatzan Euskal Errepublika Askea da, historia alternatiboan ere badira gatazkak eta minak. Liburua pertsonen, lurren eta memoriaren konkistaz mintzatzen da.
Honakoan Ihes Ederrako binetek jatorrizko testua galdu eta situazionisten fantzineetan gertatu bezala hitz berriak hartu ditu. Euskarazko bertsio berrian Jon Miranderen (Paris 1925-1972) Kapitalismoaren Alde idazkia aldarrikatuko du George Galloway politikari eskoziarrak Baionako karriketan. Ingelesezkoan Angela Y. Davisen (Birminghan, Alabama 1944) Women Culture and Politics liburuko pasartea da Joanes eta Paulinek mintzagai izango dutena.