laburrak
hurrengoa

skull a day

Webgune honetan egunero buruhezur bat erakusten digute. Ez zenukete irudikatuko zenbat eta zein modu ezberdinetan sortu, iradoki eta erakutsi daitekeen buruhezur bat. Ziurrenik, planeta honetako kultura guztiek konpartitzen duten ikur bakarra da.

hurrengoa

animac

Urteroko zita honetan animazioa nondik nora doan ikusiko dugu. Aurten, beste gonbidatu berezi batzuen artean, Stephen eta Timothy Quay anaia handiak izango dira! Aukera bikoitza izango dugu, gainera: batetik, Lleidan antolatzen den zinemaldian, eta bestetik, Artelekun izaten den Animac-eko saioetan.

hurrengoa

daniel canogar and stephen dean: process in dialogue

Koldo Mitxelenak eskainiko duen erakusketa honetan, egungo arte garaikideko bi protagonista bildu dira. Zeresan ugari eman duten bi artista horien arteko harremanaren emaitza eta prozesuak izango dira ikusgai. Canogar irudia bere markotik ateratzen saiatzen da, eta Deanek irudiaren kolorearen eta formaren desestrukturazioa lantzen du.

hurrengoa

hari instalazioak

Sebastien Preschoux artistak instalazio ederrak egiten ditu koloreetako hariak soilik erabiliz. Hariak tinkatuaz eta sakontasunaz eta perspektibaz baliatuz, eremu sinple bezain ikusgarriak lortzen ditu. Bisita ezazu bere webgunea:

hurrengoa

bansky vs robbo

Robbo Londoneko grafitiaren aitzindarietako bat izan zen 80ko hamarkadan. Lan hau Camden-ko Regents Canal-en margotu zuen 1985ean. Azken 25 urteotan errespetatua izan da, harik eta Bansky “ahaldunak” gainean eskua sartzea erabaki zuen arte. Robbozale batek maisuki erantzun dio, irudietan ikusi daitekeen moduan.

hurrengoa

articulado

Diseinu liburu ugari argitaratzen da urtero. Eduki, formatu eta itxura anitzekoak, gainera. Baina, askotan, originalitateak oso deseroso bihurtzen ditu. Articulado honekin ez dago horrelako arazorik. Liburu honen diseinu ergonomikoa izugarri gustatu zaigu, eduki zabal interesgarri eta “entziklopedikoaz” gain.

hurrengoa

komuneko poemak

Gure etxe askotan, komunak izaten dira liburutegiak. Atea itxi, eta intimitate uneak lortzeko aukera bakarra eskaintzen digun espazioa izaten da. Intimitate horretan irakurtzeko poemak eskaintzen dizkigu Imanol Epeldek, Ithaka estudiokoekin elkarlanean.

hurrengoa

alberto schommer

Etorkizunean, XXI. mendeko Euskal Herriko argazkilaritza aztertzen denean, Alberto Schommer-ena da behin eta berriro errepikatuta ikusiko dugun izenetako bat. Bilboko Arte Ederretako museoan ikusgai oraintxe bertan.

hurrengoa

labo 2010

Laburmetraiaren meka den Clermont Ferrand jaialdiko Labo saileko 42 lanak izango dira ikusgai otsailaren 23tik 27ra Donostian, Tabakaleraren eskutik. Zinemagintza ausart, garaikide eta liluragarrienaren aleak bildu egiten ditu urtero ikusentzunezkoen laborategi honek.

hurrengoa

implejidades

Juan Luis Morazak izen berezi horrekin bildu ditu bere lanak Gasteizko Monterhemoso kulturgunean. Bere arteak ez du ez gorputzik ez mezurik eskaintzen. Pentsarazten digun zalantza katalogo bat da. Kasu honetan, artelan bat izatea helburu duten proiektuak eta entseguak izanen dira bertan, zeinak, erakusketak aurrera egin ahala, euren izaera definituz joango diren.

hurrengoa

herb and dorothy

Herb eta Dorothy jubilatuta daude. Herb postaria zen eta Dorothyk liburutegi batean egiten zuen lan. Herbek eta Dorothyk munduko arte bilduma interesgarrienetako bat biltzea lortu dute azken hamarkadetan. Arte bildumagile bat izateko aberatsa izatea beharrezkoa ez dela frogatzen dute senar-emazte hauek. Megumi Sasaki zuzendariak dokumental eder batean bildu du istorio berezi hau.