hurrengoa
the baldians 19-photomaton    Patente zenbakia: BG patent 318092.

Errusiar jatorriko Anatol Marco Josepho-k asmatu zuen argazkiak egiteko kabina.

Lehendabizikoa New York-en jarri zen 1924. urtean.

20ko hamarkadaren amaieran, enpresa frantses batek "Photomaton" izena jarri zion argazkiak bat batean ateratzen zituen makinari.

Photomaton horiek Frantziako hiri handietako tren eta autobus geltokietan jartzen hasi ziren. Gaur egun, geltokiak dira oraindik ere Fotomatoien kokaleku nagusia.

1950. urtean flash sistema oinarrizkoa gehitu zitzaien, eta, 1970eko hamarkadan argazkiak koloretan egiten hasi ziren.

Legenda urbano batek esaten du Fotomatoi barruko laborategi txikian nano batek lan egiten duela.

Aro digitaleko Fotomatoiek xarma galdu dute. Hala ere, kortinatxoaren atzean gauza interesgarri ugari gertatzen dira oraindik.

Desagertzeko arriskuan dagoen espezie teknologikoa da.