laburrak
hurrengoa

JARTOLA KARRAMARRO (uuyy uy uuuuuuuyyy)

Izenburu hau jarri zioten 310project-ekoek euren webgunean zintzilikaturik duten bideoari. Bertan ezagutu genuen Jon Artola; kriston olatua hartuta zuzen zuzenean harkaitzen kontra abiada bizian zihoala. Eta bideoan ikusitakoak ikusita, gehiago ez genuela ikusiko ere pentsatu genuen. Orain webgune propioa du, eta merezi du bisita.

hurrengoa

LA COLIFATA IRRATIA

Argentinako buruko gaitzen Borda ospitaleko gaixo eta gaixo ohien irratia da La Colifata. Hegoamerikako 30 irratiek egiten dute bat larunbatero haiekin euren saio arrakastatsua aireratzeko. "Colifatek", (eroek) entzuleri fidela lortu dute. Zu ere izan zaitezke "colifata":

hurrengoa

LAVIDAK

Talde, kolektibo edo dena delako hauen web orri hau definitzeko buruari buelta batzuk eman dizkiogu baina ez dugu hitz aproposik topatu. Bidai kontakizunak, dantza, pelikula eszena aukeratuak, jarduera artistikoak, laud ikastaro trinkoak, artikuluak, mendi irteerak... txinatarren dendetan bezalaxe denetarik topatzeko aukera.

hurrengoa

ZINEA ETA GIZA ESKUBIDEAK

Donostiako Zinea eta giza eskubideen III topaketak erakutsi du, ia ahazten ari zitzaigun zerbait: zine soziala ez dela beti xantai emozional, ikuspegi kristau eta moralina gaindosiekin zergatik filmatu behar. "Turttels can Fly" , "Omagh", "Birthday boy", "De beste gar forst" eta "Darwin

hurrengoa

ANTZERKIA

Komedia kutsuko antzerki eta umorezko obrak dira gure antzokietan programatzen diren lan gehientsuenak. Hala ere badirudi azken aldian bestelako proiektu berritzaileek ari direla egiten bere tokia. Bai gune aldetik bai ikusle kopuruagatik ere. Besteak beste Harkaitz Canoren, "Ahulkiak", Kandido Urangaren "Henry Bengoa Inventarium" edota Antzerkiola Imaginarioak eta Sagarroik taularatutako "Ezekiel" obrek aireberria dakarte gure eskenatokietara.

hurrengoa

HEGAZKINEI BELDURRA

Hegazkinean bidaiatzea maite ez duzuenok ez jarraitu irakurtzen eta pasa beste albiste labur batetara. Web gune honetan, lurra hartzen edo aireratzerakoan arazoak eta hozta-hozta ibili diren hegaldien berri ematen zaigu. Argazki eta argibide ugariz atondua....

hurrengoa

TRAMAK UTZI GAITU

2001 urtetik aitzin komikien munduaren inguruko informazioa eskuratzeko ez genuen arazorik izan, Trama aldizkaria kaleratzen hasi zirelako Astiberri argitaletxekoek. 44 zenbaki ostean, bai diseinuan bai edukian izugarrizko hobekuntzak jaso dituela nabaria da. Itxura eta edukiei begiratua behintzat bere momentu hoberenean uzten gaituela dirudi. Aio Trama, snif.

hurrengoa

AMESTEN AL DUTE SAKELEKO TELEFONOEK JANTZI ELEKTRONIKOEKIN?

Zer dute amankomunean modak eta patrika telefonoek? Zer diote zure inguruan dabiltzan pertsonen kamisetek? Erabili al daiteke moda giza komunikazio modu berrien inguruan hausnarketa eta kritika egiteko? Agnelli Davide, Buzzini Dario, eta Drori Tal italiarrek baietz uste dute eta horregatik sortu dute fashionvictims proiektua.

hurrengoa

MADREDEUS (Maiatzak 3 Baluarte, Iruinea).

Saudadea musika egiten denean fado bihurtzen da. Europako bluesa gisa izan da definitua portugaldarren musika estilo hau. Madredeus-ek ez du fadoa egiten baina fadoaren iturrietatik edaten du. 1985. urtetik hona Pedro Ayres Magalhaes, Rodrigo Leao eta Teresa Silgueirok estilo propioa duenmusika egiten dihardute gure belarri eta arimaren mesederako.

hurrengoa

THE BALDE LAPURRETA

Getxon the balde banaketa egiten zuen kamioiaren atea ireki eta 21. aleko kaxa bat lapurtu ziguten. Muxutruk banatzen den aldizkari kaxa bat lapurtzeagatik lepoa arriskatzea, delitua baino performance-a dela uste dugu. Musuak eta txalo zaparrada Getxoko Robin Hood-entzat!

hurrengoa

LISABO

"Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak" da Lisabo taldeak bere azken lanari jarri dion izenburua. The balden hainbeste maite dugun Pil Pil Sesions-en 5. erreferentzia da disko hau eta beste batzuen artean Experience, Shipping News, Anari, Akazauzte, Manta Ray, Carlos Desastre eta Xabier Erkiziaren kolaborazioa izan dute Lisabokoek. Belarriak prest ditugu...

hurrengoa

BREAK ON STAGE (Durango maiatzaren 14ean)

Michael Jackson edo Chiquito de la Calzadaren ibiltzeko modua imitatu izan dituen orok esan dezake, modu "sui generis" batean bada ere, break dance-a egin duela. Baina sagardotegi osteko dantzek eta benetako zaletuen mugimenduek ez dute antz handirik izaten. Urte gutxitan, logela multimediak antolatzen duen break dance lehiaketak ospe handia lortu du. Euskal Herria, munduan ezagun egiten duen ekintza horietako bat.