• 1
  • 2
hurrengoa
kometa argazkiak uxeta labrit   I  peru izeta En el cielo no habrá miradas indiferentes.
(Santa Teresa de Jesús.)
Kometa batetaz baliaturik zerutik ateratako argazkien inguruan testu bat idatzi behar nuela jabetu nintzenean aukera ugari zegoela pentsatu nuen. Aukera poetikoak arrapaladan etorri zitzaizkidan burura. Zerua. Begiak. Oihala. Haizea. Hari batetik zintzilikaturiko instant-a,... baina argazki horiek nola gauzatzen diren, aukera teknikoa azaltzea ere ezinbestekos iruditu zitzaidan. Peru Izetak kartoi eta plastikozko kamara horietako batetan berak asmatutako tenporizadore bat jarri eta kamara zein modutan aireratu eta gidatzen duen argitzea ezinbestekoa zen. Baina nola otu zitzaion kometa batetan argazki kamara bat jartzea? Noiz hasi zen? Bai, asmatu duzue, aukera historikoa. Eta aukera honen barnean adibidez Arhur Batut frantsesa aipatu beharko genuke... Eta bat batean hitzak alperrik galtzen nenbilela konturatu nintzen. Zertarako irudiei tokia lapurtu? Hemen nabarmentzen dugun web gunean topatuko dituzue aipatutakoen inguruan argibide eta erantzunak. Santa Teresa de Jesusek esandakoarekin nahikoa dela jabetu eta hitzen iturria itxi ostean kometaren hariei jarraituaz zerurantz igoko ditugu gure begiak.