hurrengoa
europiako mapa    Freddy Heineken (1923-2002) holandarrak, bere garagardoa mundura zabaldu zuen enpresagizona, Europazale sutsua zen. Zendu arte, Europako mugen aldaketa aldarrikatu zuen batasun handiagoa lortzeko helburuarekin. Heinekenek bi historialarirekin lan egin zuen The United States of Europe. A Eurotopia? liburua egiteko. Zera proposatzen zuen: dozenaka estatu txiki berri sortzea, populaziotxikikoak (5 eta 10 milioi artekoak) eta historia, kultura eta etnia bereko edo paretsuko biztanleak biltzea bertan. Heinekenen teoriaren arabera, estatu txiki horiek errazagoak dira gobernatzen, estatu gutxi eta elkarren artean borrokatzen duten estatu handiak baino.