paper the balde
hurrengoa

izu ipuinak

egile ugari.elkar

Ipuin izugarri sorta bildu dute honoko bilduman. Ez da ordea genero liburu bat osotasunean. Izu kontzeptu enborretik abiatuta, kontzeptu honek izan ditzakeen adar ugariak islatzen duen liburua dela esango genuke. Ahozko tradizioaren bidez gaur egundaino iritsitakoetatik hasi Begoña Bilbaorena adibide, guda protagonista duena Txilikuren kasu, izu eta fantasia generoan txertatzen dena Ana isabel Moralesen eskutik edota abangoardista eta esperimentalagoa dena Harkaitz Canoren lumatik. Bilduma kapritxoso eta bitxia gure gozamenerako.

hurrengoa

indian rags denim

Arropa markek gero eta katalogo zainduagoak argitaratzen dituzte. Denda batean musutruk hartu genuen honokoa, egungo diseinu grafikoen tendentzien bilduma ederra da. Arropa diseinatzaileek euren jantziak artista grafiko ezberdinen eskuetan utzi eta hauek nahi izan duten moduan moldatu dute katalogoa. Gainera diseinatzaileek egin dituzte modelu lanak. Emaitza ikusgarria da.

hurrengoa

itxina

josé maría álvarez fernandezen argazkiak/kepa muruaren poesia · bassarai

Paisai bakoitzak bere baitan gordetzen dituen paisai infinituak jasotzen dituzte argazkiok. Argazkiak, preziosismotik haratago doaz. Irudiak Gorbeiako Itxina mazizoan ateratakoa dira, eta begiratzen jakin ezkero, edozein txokotan National Geographic bat adina betetzeko edertasuna topa daitekeela erakusten digute. Ez dira argi eta testura joko soilak. Eta Kepa Murua jabetu da horretaz, poetak, entzun nahi duenarentzat, irudiek hitz egiten dakitela erakusten digu bere poesiarekin.

hurrengoa

suspiros de monja y otras mariconadas

ralf koning. la cupula.

Ralf Koning komikilari eta giza harremanen deskribatzaile eta narratzaile fina da. Azken ale honetan, hain gustokoak dituen pasadizo labur eta bere ingurunean gertatutako benetazko xelebrekerien bilduma berria eskaintzen digu. Bere marrazkera simple eta egunerokotasunez kutsatutako istorioekin maiteminduko zara. Egile honen obra derrigorrezkoa beharko luke eskolan. Osasun mental eta sexualarentzat ezinbestekoa. Ezinbestekoa. Eta ezinbestekoa diogunean ezinbestekoa esan nahi du!