• 1
  • 2
hurrengoa
aupa ETXEbeste!    Aitona, aita, ama eta semea. Familia normal bat Aupa Etxebeste filmeko protagonista. Giza protagonistak. Badelako beste protagonista nagusi bat: Etxea. Etxebestetarren etxea. Aitonak, aitak, amak eta semeak hilabetez bakean utzi behar zuten etxea. Etxeek ere badutelako oporretaz disfrutatzeko eskubiderik. Edo izan beharko lukete. Etxebestetarrek ordea ez diote oporrik eman etxeari. Euren "veraneoa" bertan giltzaturik eta ezkutuan pasatzeko asmoa dutelako.

Etxebestetarren etxea, gure herriko edozein etxe izan daiteke. Etxe zahar, astun eta dekadentea: Burgos-ko fabrika handi horietako batetan erositako gereziondo egurrez eginiko altzariak, txapela eta zapiz jantzitako aitonamonen argazki zaharrak eta azken modeluko telebista pantaila erraldoia. Edonon egon liteke Etxebestetarren etxea. Pasai San Pedro-ko hozgailu industrial baten barrukaldean ere topa genezake. Etxebestetarren etxea gezurrezko etxea ere izan liteke, pelikulak egiteko erabiltzen diren horietakoa: Kristalik gabeko leihoak, urik gabeko bainugelak, inora eramaten gaituzten eskailerak...

Etxea, azken finean lur sail batetan edo airean eraikitako espazio soila bait da; aire kaiolatu eta dekoratua; gure oroigarri eta ondakinak gordetzeko kaxa blindatua; sute edo lurrikara batek desagerarazi dezakeen eremua; ilusio faltsu, garesti eta ezinbestekoa. Etxea. Gure aitaren etxea, Etxebestetarren etxea...

"Aupa Etxebeste" filma 2005. urtean estreinatuko da.