• 1
  • 2
hurrengoa
muga uxeta labrit   I  uxeta labrit Mugak ezabatu behar direla diotenek ez dakite zer dioten. Papagaien moduan mitin eta kontzertuetan eooo-eooo artean hitz egiten duten iluminatuek esaten dutena errepikatu besterik ez dute egiten. Mugak ezin dira ezabatu. Mugak behar beharrezkoak dira. Utopia merkeak alde batera utzi eta aldarrikatu beharreko zerbait da muga.

Mugetan merkeagoak direlako pattarra eta tabakoa.

Mugetan egiten dutelako lan errepideetako sirenek.

Mugetako gasolindegietatik erraza delako ordaindu gabe ihes egitea.

Mugetako hotelek izarak bai baina ez dutelako izarren beharrik.

Mugetako polizien arima eta plaka erraz eros daitekeelako.

Mugetan alokatzen dituztelako sirenak errepideetako marinelek.

Mugarik gabe ez dagoelako mugalaririk.

Muga, uste denaren aurka, mugimendua, joan etorria, bultzatzen du.

Mugak beharrezkoak dira. Ezinbestekoak. Mugari esker daukagulako mugaz beste aldera joateko gura, ilusio eta itxaropena.