hurrengoa
ELEKTRONIKALDIA 2004: Doinu elektronikoak belarri eklektikoentzat. the balde   Laugarren urtez jarraian Elektronikaldia martxan. Berez, horrelako ekimen interesgarri batek laugarrenera iritsi izanak ez luke albiste izan behar, baina gure aburuz bada. Egun, musika elektronikoaren boom-a bizi badugu ere, zaila izaten delako, eremu horretan mugitzen diren sortzaile berri eta proiektu esperimentalei ateak irekitzea. Hain justu hori da Elektronikaldiak urtero egiten duena. Programazio orekatu batean, proposamen berriei aukera eman eta aurrera begira jarri. Entretenigarria izateari utzi gabe, izpiritu abangoardistaz jokatzen saiatzen da. Eta hori ez da erraza, likrazko kamiseta pegatuak jantzi eta musika elektronikoa poli-tono-dragostea doinuetara mugatzen dela uste duen entzulego orokor batentzat.

Elektronikaldiak antolatzen dituen emanaldietan denetarik gertatu izan zaigu. Batzuetan aldez aurretik itxura ona zuen kontzertu batean asper asper eginda amaitu dugu. Beste batzuetan, espero ez genuenean, doinu eta artista izugarriak deskubritu ditugu. Hori da hain justu gustatzen zaiguna. Musika jaialdien antolakuntza super profesional eta komertzialetatik ihes egin eta harridurarako tartea mantentzen duela Elektronikaldiak.
Aurten, Zurriola hondartzako beste puntara mugitu da Elektronikaldia. Okendo Kultur etxean izango da urteroko azoka eta Donostia elektronikoa lehiaketaren kontzertu eremua. Etorriko diren artisten artean, besteak beste:
EARL ZINGER (Londres)
TIM WRIGHT (Londres)
YAM WHO? (Londres)
BEGOÑA (Bilbo)
PLACIDA YE-YE (Donostia)