hurrengoa
hoggboy the balde   Elkarrizketak e.mail bidez egitea gustuko duzu edo aurrez aurre egitea nahiago duzue?
Baldin eta nork egiten duen elkarrizketa. Batzuekin konfiantza ona lortzen duzu eta haiekin erraza da hizketan egotea, eta beste batzuekin zailagoa gertatzen zait. E.mailak ere gogoko ditut, nire Sheffield-eko etxetik elkarrizketa hau egin dezakedalako igande arratsalde batetan.

Rock and Roll-a besterik ez da baina gustukoa dugu guk... Zergatik maite dugu zuen musika?
Nire ustez azalean esaten duena egiten duelako da. Rock and Roll talde bat gara eta benetako jendea gara. Gugan ez dago tontakeriarik; ageri garenak gara eta gure albuma oso ona da.

Musikaz ulertzen duen jendeak dio bigarren albuma beti igaroaldi bat izaten dela... zergatik guretzako zuen albumak ez du hori dirudi?
Ezin genuen igaroaldi album bat egin, beraz, 3. albuma 2. bezalakoa egitea erabaki genuen. Beharbada bi urte barru 2. albuma egingo dugu zer gertatuko litzatekeen jakiteko bakarrik. OR8 utzi eta aurrera jo dugu, eta ez zela hain lan zaila uste dut. Estudiora joan eta abesti mordo bat idatzi genuen. Disko hobeagoa da hau eta soinua entzutean igaroaldia biran ginenean gertatu zela dirudi eta ez estudioan ginenean.

“Or8” eta “7 mila maitasun” arteko ezberdintasuna esan diezagukezu?
25 urte behar izan genituen gure lehenengo albuma idazteko eta 12 hilabete besterik ez bigarrena idazteko. Gertatzen ari zitzaizkigun gauzetaz idazten ari nintzen eta ez iraganean gertatu zitzaizkigunetaz. Aurreko urte osoa mundu bira batean eman genuen beraz albumaren gehiengoak bertan gertatutakoaz hitz egiten du. “400 mutil” filmarentzako zenbait abesti idaztea ere eskatu ziguten, beraz abesti batzuk nire ustez nolakoa izango litzatekeen filma dute gai nagusi bezala.

Nonbait irakurri nuen... “pop musikaren itxaropen berria ez dira... Beraiek rock and roll-a egiten dute bolumen altuan entzuteko... ez dirudite britainiarrak”... zer deritzozu?
Guk rock and roll musika egiten dugu eta hau bolumen altuan entzun behar da. Hala ere pop osagai bat badago gure abestietan. Nik melodiak idazten ditut eta haiek gabe ezin dut idatzi. Britainiarrak garela badakit eta modu batean era britainiar gisa ere portatzen gara.

Ingeles taldeetan interesik ba al duzu?
Bai, noski. Oso gustuko ditut The Clash, The Sex Pistols, The Stones, David Bowie, Joy Division, T Rex, The Kills, Led Zeppelin, The Beatles, J P Harvey, The Fights, Richard Hawley, The Cherokees.

Willy Fog baino mila gehiago egin dituzu saio batetik bestera. Nola sentitzen zara honen ondoren?
Nekatua. Musika emanaldietara globo batean joatea ez da gauzarik hoberena. Ez dago leku handirik eta gainera nahiko motel mugitzen dira.

Japonian zale talde bat izan ondoren talde garrantzitsu bat zaretela sentitzen al duzue?
Japoniakoa esperientzia izugarria izan zen. 16 ordu hegan egin ondoren hotelera iritsi eta zale talde bat zegoen gure izenpeen zain. Hotela, jotzen genuen lekutik nahiko gertu zegoen beraz emanaldi batetik bestera joan etorriak oinez egiten genituen. Soinu frogaketetarako joan etorrietan ere izugarrizko jendetza gerturatzen zitzaigun. Aireportuan ginenean etxera itzultzeko ere gure musikazaleak zeuden agur esateko zain eta eskerrak eman zizkiguten Tokyon jotzeagatik. Japoniako esperientzia inoiz egin dudan gauzarik zoroenetako bat izan zen. Bueltatzeko irrikan nago!

Bilbori buruz zer iritzi duzue?
Gustukoa dugu. Bitan jo dugu hemen eta oso erantzun ona jaso genuen. Ardoa ere oso merkea da beraz pila eraman dezakegu bueltan Erresuma Batuetara.