etxe-eraikuntzak
irudia
Herri-hirietako etxe-eraikuntzen inguruan sortu du Gorka Larrañagak bere ipuina. Irudiak errealitatetik lapurtu eta bere “eskanerretik” pasa ostean ipuinaren zati bihurtu dira, norberak irakurri eta interpretatu behar duen ipuina. Bere irudietako argia, argi artifiziala da: telebistak gelaren iluntasunean, neoia eta faro argiak kalean edo fluorezenteak eta alogenoak etxeetako txoko desberdinetan sortzen duten modukoa. Begirada argazkian harrapatua, argazkia pinturara itzulia begirada berri batean, eta pintura argazkia bihurtua, azkenik ikusleak bere begiradarekin zirkulua itxi dezan.