hurrengoa
kartografia txo!?   Kartografia munduaren ikuspegiaren adierazle izan da gizakiaren hastapenetatik. Kobazuloetan egiten ziren marrazkietatik hasita -bertan, kobazuloarekiko animaliak non aurkitzen ziren markatzen zutela argi ikus dezakegu-, Babiloniarrek euren bide komertzialei esker eta hauek nolabait markatzearren egiten zituzten mapekin jarraituaz, gaur egun arte.

Long Jhon Silverrrek bere labana mahai gaineko mapan iltzatzen zuen bere garaian altxorra non zegoen zehazteko, egun, ordenadore baten pantaila hautsiko zuen ziurrenik. Lurra eta gure unibertsoaz daukagun ikuspegia urteen poderioz eta denboran zehar egiten diren aurkikuntzen eraginez aldatuz doa. Lurra laua zelakoan geunden hasieran eta hala agertzen zen orduko mapetan, hauexek ere lauak zirelarik. Egun, jakin badakigu lurra esferikoa dela eta hala saiatzen gara mapetan islatzen, nahiz eta gehienetan ezin dugun lortu mapak bi dimentsioetakoak izaten jarraitzen dutelako. Aspaldian mundu bola asmatu zen lurraren benetako itxura esferikoa islatzearren, baina ia ezinezkoa zen bat aurkitzea. Nora demontre goaz baloi batekin? Ezin karpetan sartu. Gainera gauzak oso txikitxoak agertzen dira bertan. Egun, ordenadore eta informatikari esker gure munduaren hiru dimentsiotako itxura lasai asko islatu dezakegu bi dimentsiotakoa den pantaila batean. Egun edozer gauza aurkitu dezakegu hiru dimentsiotan sortua. Munduaren ikuspegia aldatzen doa eta ordenadoreek gure mundua islatzen laguntzen digute, eta era berean errealitatearen pertzepzioa hobetzen laguntzen digute.

Etorkizun hurbilean Long Jhon Silver bere labana airean iltzatu nahian aurkituko dugulakoan nago, mapak gure begien aurrean agertuko dira airean proiektatuta. Zientzia fikziozko pelikuletan bezala, bai. Ordurarte edozein ibilgailuan, museotan, interneteko bisita birtualetan eta beste hamaika lekutan teknologia hau erabilgarri aurkitu dezakegu honezkero.

Aipatutako teknologiari esker Txina zaharra edota faraoien hilobiak bisitatu ditzakegu etxetik:
Egungo mapa elektronikoetan ez digu axola zein tamainan dauden gauzak, zoomak ez baitu muga fisikorik: