hurrengoa
hackmeetingak    Hackmeeting-ak 1998an Italian hasi ziren ospatzen. Komunitatearen eta kontrakultura digitalaren topagunea da, hacking-aren ikuspegia informatikaren eremutik atera nahian. Asteburu baten zehar Okupatutako Gizarte Gune Autogestionatuetan (italieraz Centro Sociale Ocupato Autogestito) ospatzen diren batzarrak dira. Batzarretan antolatzaile-hartzaile paperak desagertzen dira, lan/ekintza/zabaltze nodoak proposatuz, hacktibismoa, ziberespazioa, telematika eta dimentsio teknopolitikoak dituen sarea sortuz, jarduerak modu autogestionatu eta kolektiboan aurrera ateratzeko helburuarekin.

Sareko puntu anitzetatik pertsona ezberdinek 2000. urtean estatu espainolean hackmeeting bat egitea pentsatu zuten, Italian duten ereduari jarraituz, mugikorra, irekia eta librea. Ordutik, Barnako Les Nauseko (2000) CSOA-an, Leioako Udondo Gaztetxean (2001) eta Madrileko Labo 03-an (2002) ospatu da. 2003. urtean Hackmeeting-a HACK3ÑA izenburupean Iruñan burutu zen.

Hackmeeting-ak, teknologiaren erabileraren inguruan eztabaida sortzeko aitzakia da, honengatik, hackmeetinga jabetza intelektualaren, software askearen, wireless sareen, haktibismoaren, artibismoaren etabarren inguruan eztabaidak sortzeko eremu ezin hobea da eta, aldi berean, jakintzak zabaltzeko, habilidadeak konpartitzeko eta eremu eta sare berriak eraikitzeko aukera eskeintzen du.

Joan den urteko lema "Hacking your mind/ Burua erabili" izan zen eta horregatik haktibismotik edo "reality hacking"etik abiatuta HM horrek, modu askean esperimentatu eta sorkuntza kolektiboko eremu teknopolitiko, telematiko eta sozial askeak sortu nahi izan zituen: mugak gainditzeko pasioa, espazio eta giza kodigoak (ber)eraikiz eta autogestionatuz. HM-ak koordinadoreak eta dinamizatzaileak, eta abar behar dituzten hitzaldiz, eztabaidaz, tailerretaz, erakusketaz eta topaketaz osatzen dira. HM-ak hemen gaztetxeetan burutzen dira, espazio hauek (ber)okupatuz eta egun horiek esperimentatzeko eta elkartrukatzeko giza baliabide eta teknologikoz hornitzen dira, baina hacker = elitea, hacking = ez-politikoa eta gaztetxea = antiteknologikoa bezalako aurreiritziak alde batera utzita.

Jorratzen diren gaiak: copyrightaren aurreko defentsa, wireless hiri sare autogestionatuak, telematika eta kontrainformazio alternatiboa, zerbitzari autonomoak, software librea, bideoa, hacktibismoa, gobernuak sarean: LSSI, ziberkrimen legeak, enfopol..., korporazioak sarean: copyright, patenteak, espiotza..., hezkuntza eta teknologia berriak, ziberpunk-a, ineternet eta gizarte mugimenduak, hacker filosofia, pribatasuna, kriptografia, anonimotasuna, hacklab-ak, preaking-a, birusak, adimen artifiziala... eta burura dakizuke edozein gai ere!!

Kaleak teknologiari erabilera eman behar dio.