hurrengoa
izozkia, alperren gozokia peru almandoz   I  yudania Izenburuko hitz horiekin deskribatu zuen izozkia Jean Anthelme Brillat-Savarin-ek (1755-1826) bere Physiologie Du Gout liburu ezinbestekoan.

(eskerrak: txuri urdin izotz-hockey taldeari)
Izozkia noiz sortu zen zehazki jakitea ezinezkoa bada ere, badakigu duela 3.000 urte, txinatarrek jakiak kontserbatzeko erabiltzen zutela izotza. Beraz, garai hartan izotzetan gordetako edozein fruitu izozki bihurtzen zela esan genezake. Fruitu izoztuekin konformatu ez eta uretan urturiko azukrea ontzietan sartu eta elurra eta gatza isurtzen zituzten bertan. Esan genezake modu sinple horretan sortu zutela lehendabiziko izozki ¨modernoa¨. Gatzak, izotzaren lurrintze puntua eta tenperaturaren igoera azkartzen ditu, modu horretan izotza arinago urtuaz. Bai, baten batek asmatuko zuen... arrazoi horrexegatik botatzen dute gatza errepide izoztuetan.

Historian zehar izozkia errege eta aristokraziaren luxua izan da. Filmek gaizto ofizial bihurtu duten Neron enperadorea adibidez, pertsona kultua eta sentibera izateaz gain gastronomiarekiko zaletasun berezia zuen. Bere gonbidatuei elur eta konfitura nahasketak zerbitzatzen zizkien. Erroma Apenino edo Alpeetatik zein distantziatara dagoen ikusita ez da zaila elur bila bidalitako gizonen lan eta izerdiak irudikatzea.

Frantziako Frantzisko I, Karlos V, Paulo III edo eta Farnesio (ezkondutako aita santua) erdi izozturiko ardoak edateko ohitura zuten. Erdia arotik monarkia absolutuen desagerpena arte, aristokratek, egungo futbolari galaktikoen preziotan izozkiak egiten zekiten sukaldariak fitxatzen zituzten. 1549. urteko eskuizkribu batzuetan ¨Don Luis de la Nieve¨ izeneko Valentziar baten izena aipatzen da. Luis de Costellvi hark, mendietan putzu sakonak eraikitzen zituen izozkiak egiteko elurra jaso eta kontserbatu ahal izateko. Mende bat beranduago, 1686. urtean, siziliar batek, bere familiak zuen kafetegi bateko txoko batean munduko lehendabiziko izozki denda ireki zuen. ¨Francesco Procopio¨ izena jarri zion negozioari. Guzti hura Parisen gertatu zen, eta izozkien moda Europara zabaldu zenean, Procopio jaunari esker, famatuenak izozki italiarrak izan ziren.

Azken urteotan, gastronomian, asko garatu da izozkiaren mundua. Gozoki izoztuetatik hasi, edarietan jartzeko fruta izotzak, esne izoztua, izotzean zizelatutako platerak eta zopetara botatzeko izotz kubitoak besteak beste...