UNDERGROUND ZOO
Duela 15 urte, Paul Middlewick Londoneko metro geltoki batean zegoen lanerako bidean eta asperrari aurre egiteko metroko mapan azaltzen ziren lerro eta geltoki puntuak batuaz animaliak topatzen hasi zen. Orain underground zoologiko hau honoko webgunean topa dezakezu:
PIRATELIA
Posta zerbitzuen monopolioa eta kontrola gobernuen esku izan da beti. Hala ere betidanik izan da sistema horretan �abardurarik topatu duenik. Zigilu sistema ezartzearekin bat zigiluen falsifikazioari ekin zitzaion. Egun mundu osoan martxan dagoen mugimendua da Piratelia. Zu zeuk zure zigilua egin eta eskutitzak bidali.
PIANOGRAPHIQUE
Joko bat da? Musika eta grafikoak egiteko tresna zibernetikoa? Bihurrikeria artistikoa? Txantxa interaktiboa? Lurra inbaditzeko martziarren plan sekretua? Ez dakigu. Dakigun gauza bakarra asko gustatzen zaigula da.
CMYK
Apirilaren 23 - 24ean, Bartzelonan "tendentzia aldizkarien" lehendabiziko jaialdia ospatuko da. Aukera ederra izan daiteke �tendentzia� kontzeptua zer den deskubritzeko. Aldizkari ezberdinen bilgune eta hitzaldiak izanen dira. Eta kontzertuak, besteak beste, 23an, ostirala, Delorean zarauztarrena.
MOTION GRAPHICS GUGGENHEIM-EN
Apirilaren 30ean Joshua Davis, Psyop eta The Designer Republic, eta maiatzaren 15ean Joost Korngold eta Burnt Friedman-ek emango diote amaiera Guggenheim museoan aurkeztu diren erakustaldi eta esperientzia bereziei. Motion Graphics itzuliko balitz... Gugenheim-era hurbiltzen garen bakoitzean Puppy-ri pixa egiteari utziko genioke... zin dagigu...
ILHARGIMIN
Maddi Oihenart eta Josetxo Goia-Aribek egindako Ilhargimin diskoak ikusmin eta goraipamen ugari jaso ditu. "Xuberuako Jazz-a" edo "herriko ahotsa eta jazz minimala baturik" definizioak jaso dituen lan hau zuzenean gozatzeko aukera izango dugu besteak beste apirilaren 16an Donostiako Lugaritz kultur etxean eta apirilaren 22an, Zaldibarko elizan.
DFOTO 2004
Apirilean irekiko da lehen aldiz DFOTO 2004 (Argazki eta bideo garaikidearen nazioarteko azoka). Donostiako Kursaal-ean izango da eta bertan, jakina, irudia izango da nagusi. Izoztua edo mugimenduan, koloretan edo zuri-beltzean irudiek gure erantzuna sortzeko duten gaitasunaz hausnartzeko aukera izanen dugu azoka honetan.
STARSKY AND HUTCH
Zineak hain gogoko dituen remake horietako bati esker itzuli dira ilehoria (Owen Wilson) eta "aluhilea" (Ben Stiller). Ah, eta eurekin batera tuning-aren aitzindaria izan zen marra zuridun Ford Torino gorria. Bertan noiz estreinatuko den? Ez dakigu. Beste behin Ouija-ri galdetu beharko diogu...
AIRMEALS
Hegazkin bidaien prezioak guztiz erotuta dabiltzan garaian, hainbat konpainiek euren zerbitzuetan murrizketak ezarri dituzte. Aurrerantzean hegazkinetan ematen diguten plastikozko-zabor-jana aurretik ordaindu beharko dugu. Garai onen lekuko hala ere hegazkinetan ematen den janariari eskainitako webgune interesgarri eta mamitsu hau:
VUDUMEDIA
Ez dago oso urrutira joan beharrik web orri berezietaz gozatzeko. Diseinuaren azti hauen proposamena zure web orrien kuttunenetan ez baduzu zure panpinak 13 orratz merezi ditu... edo 14.
ANTONIO MACARRO (Artelekun apirilak 16-30)
Azken urteotako lanak bildu eta ibiltaria izango den erakusketa antolatu du Antonio Macarro argazkilariak. Moda eta teen culturaren erretratua lantzen du, emaitza pertsonal eta enigmatikoa lortuaz.
WILLIAM WEGMAN ARTIUM-EN
70. hamarkadan hasi eta William Wegman estatubatuarrak gaur egun arte egindako pintura, argazki, collage eta bideoen bilduma ekartzea lortu du Artium-ek. Zakurrekin harreman berezia duen artista honen atzerabegirada ekainaren 20erarte izango da ikusgai Gasteizen.