hurrengoa
salbuespen egoera (1972-2004)    "Subjektibitateak ez du bere burua soilik askatzen, aukeren osotasun bat askatzen du, zeruhertz berria marrazten du".
(Antonio Negri)
Artearen abantailarik handiena bere subjektibotasuna izan daiteke... edo ez...

Artea, gizakiaren izaeraren baitan egon arren beti izan da salbuespen bat gizarteko beste arloekin alderatuta. Artista gizartetik kanpo bizi zen eroa edo gizartean bertan kokatzen zen luma koloredun loroa izan da. Garai batean artea produzitzeko modu eszentrikotzat hartu zirenak ordea, gaur egun formula hegemoniko bihurtu dira. XXI. Mendearen hasierako kapitalismo kognitiboa jakintza trukatzeko eredu desberdinez elikatzen da, eta eredu horietako asko sumatu izan dira azken 30 urteotako esperientzia estetikoetan.

Paradoxikoki egungo komunikabide sare eta baliabide mugagabeek ez dute jakintza trukatzeko aukerarik eskaintzen. Komunikazio hartu-emanak bilgune eta jardunaldi periferikoetan soilik topa ditzakegu. Bizi dugun salbuespen egoeraren aurrean formatu eta diskurtso aniztasunaren aldeko aldarrikapena dira gisa honetako jardunaldiak.

Gutxi gora behera hau da Salbuespen Egoera izenpean antolatu diren jardunaldien abiapuntua. Eta abiapuntu honek beste edozein abiapuntu gisa balio dezake. Kasu honetan, abiatzeko aitzakia besterik ez delako. Mugimenduan jartzeko. Abiapuntua bai baina helmuga zehatzik ez dagoelako. Joaquin Jorda eta Antonio Negri elkartu eta eurekin Salbuespen egoera. Praktika estetikoak eta lan era berriak (1972-2004) izena daraman jardunaldiaz gozatzeko aukera izango bait da Artelekun.


Joaqu�n Jord�. Bartzelonako Eskola izeneko mugimenduaren sortzaileetako bat da. Lehenbiziko film luzearen ostean, (Dante no es �nicamente severo) Jord�k Europa iskanbilatsu batera jo zuen. 90eko hamarkadan itzuli zen zinera, Un cosc al bosc (1996) eta Monos como Becky (1999) lanez; lan hau dokumentalaren eta salaketako zinearen artean koka genezake. Monos como Becky lan ederrean, Jord�, lobotomiaren aita Egas Moniz neurologo portugaldarraren biografiatik abiatu zen, zorotasunaren esperientziara hurreratzeko. K.O.'s dokumentala eginez Bartzelonako Raval auzoan sartu zen, inguruko biztanleak atsekabeturik laga zituen azkeneko pederastia kasua ikertzeko. Zinegile katalan honek bere begirada eskaintzen dio egungo Europako eremu politiko-geografiko konplexuenetako bati.

Antonio Negri, filosofo eta teorialari politikoa. Zientzia Politikoko irakaslea izan zen Parisen eta Paduan. Frantzian erbesteraturik bizi izan zen hamalau urtez. 1979. urteko apirilaren 7an, langile autonomisten mugimenduko beste 5.000 pertsonei gertatu zitzaien moduan, Estatuaren aurkako borroka armatu insurrekzioa akusazioa jaso zuen. Oraindik zigorra betetzen ari da Italian, hirugarren graduan, bere aktibismo politikoagatik. Egun, mugimendu antiglobalizatzaileak erreferentzi gisa hartzen ditu Negri-ren lanak eta haren hausnarketak mugimendua dinamizatzen dute. Autore oparoa, bere obren artean ditu Domeinua eta sabotajea, 1979; Langile-masatik langile sozialera, 1980; eta Anomalia basatia, 1981, Inperioa 2000.

Arteleku
Numax, 1979 / Mujeres (y hombres en transici�n), 2004
Egilea: Joaqu�n Jord�

apirilak 20
19:00 Antonio Negri eta Joaqu�n Jord�

apirilak 21
10:30-13:30 Antonio Negri eta Joaqu�n Jord�

maiatzak 6
19:00 Joaqu�n Jord�
izena ematen dutenentzako tailerra:

maiatzak 7
10:30-13:30 Joaqu�n Jord�