laburrak
hurrengoa

BELLE & SEBASTIAN BILBON

Belle & Sebasti�n talde eskoziarrak Dear catastrophe waitress azken diskoaren kantuak aurkeztuko ditu Bilbon. Azken urteotan hainbat filmetako soinu bandetan parte hartu ostean (Tod Solondz-en kuttunak dira) zuzeneko bira egiteko tartea hartu dute. Hitzordua Arriaga Antzokian martxoaren 14ean.

hurrengoa

NONTZEFLASH

Abian da honezkero flash animazio pelikulen lehiaketa. Zure lana aurkezteko ez duzu Pixar-eko betaurrekodun-elektronikoa izan behar. Parte hartzea irekia da eta zure lana web gunean izanen da zintzilikatua. Lan onenak FANT 2004 Bilboko Fantasiazko Zinemaldian erakutsiko dira. Non?

hurrengoa

60X1.com

http://www.111111111111111111 1111111111111111111111111111 11111111111111.com terrorismografikoa sarean. Helbidetik hasi eta edukiraino. Internet itsasoan sorkuntza eta irudimen irla bat. Merezi du helbidea sartzeak ematen duen lana.

hurrengoa

BAKEAREN ALDEKO POSTERRAK

Hawaitik dator notizia. Peaceposters.org ekimenak Gazteizko Pakeuntzi kollektribuaren posterra zintzilikatu du bere web orrian. Gerraren aurkako beste hainbat lan grafiko ere ikusgai dituzue web orri berezi honetan. WAR SUX da Pakeuntzikoen proposamena.

hurrengoa

BIDEOEN GURUA

Spike Jonze zine zuzendariaren publizitate, skate eta bestelako bitxikeriak ikusteko aukera merkaturatu berri den DVD-an. Irudimena eta bideo amateurraren estetika tontor garaienetara eraman duen gizona. Beeing Jhon Malkovich edo Adaptation moduko filmeen egilea, merezi duten sortzaile guztien moduan maitatu bezain gorrotatua.

hurrengoa

PERIFERIAK

Iaz Livornon ospatutako Memorie- Periferichek jarraipena izango dut aurten Bilbon. Periferia fisikoak eta pentsamenduzkoak sortzaile ezberdinen ikerketa eta hausnarketa gai Bilbo izeneko laborategian. Otsailaren 23tik 29ra

hurrengoa

WAIKIKI

21. urtea AC DC-ren ostean. Australia. Konstituzioaren aurkako tronpetisten herrialdea. Juanita izeneko neska batek Joel, Glenn eta Jimmeh ezagutu zituen. Musika talde bat sortu zuten. Waikiki. Eta honezkero hamar urte daramazkite pazifikoko eszenatokiak euren pop-rock doinuez astintzen. Egun hain modan dauden makarrismo pret a porter taldeen aintzindari izan zen gurean hain ezezaguna den Waikiki. Ez da erraza baina merezi du euren musika eskuratzea.

hurrengoa

www.310project.com

Euskeraz eta ingelesa erabiltzen ditu Manex Artolaren web orri berezi honek. Gure kostaldean grabatuak eta tsunami-olatuetan sartzen diren gure kostaldeko trumoidun hauen surfak bihotza ahotik aterako dizute. Skate-a eta musikak ere badute tokia proiektu honetan. Ez galdu Big Friday bideoa: Jackass-ekoak moja batzuk fenomeno hauen parean...

hurrengoa

KURAIA

Bigarren diskoa behin eta berriro entzun dugu, baina badira tabladu gainean ikusi arte osatzen ez diren lanak. Hainbeste denboraz itxaron dugun zuzenekoaz gozatzeko aukera izango dugula dirudi. Herensuge bikiak errepidean dira berriro. Martxoaren 18an 22:30etan Tolosako Bomberenean.

hurrengoa

OLD FASHION FASHION DA

Web orri honetan 60-70. hamarkadan erabiltzen ziren orrazkera ezberdin ugari duzu ikusgai. Zure amak argazki zaharretan zuen itxura hori berreskuratu nahi baduzu webgune honek aukera ematen dizu. Orrazkera berezi horiek lortzeko gomendio eta trikimailuak azaltzen direlako. The traditional hairdressing page.

hurrengoa

RE-CODE

Dendetako apaletan dauden produktuen prezioak gehiegizkoak iruditzen zaizkizula? Re-code itzazu. Barra kodigo berria sortu eta produktuan itsatsi ezazu. Ez da lapurreta soila, filosofia oso bat dago ekintza honen atzean.

hurrengoa

ZAZPI GEZUR TXIKI

Ondo esan beharko obrak badu jarraipenik. Ramon Agirre eta Joserra Semperena konbinazioak emaitza onak ematen ditu. Umorea eta musikaren erabileraz gain, formatuaren sinpletasunean datza hein handi batean bikote honen arrakastaren giltza. Edozein tokitan moldatzen dute emanaldia eta modu horretan ikuslego anitzetara iristen dira. Muntai handien parean, kalitatezko antzerki herrikoia, popularra egiten dute. Donostiako poltsiko antzerkian eta dozenaka areto, kulturetxe eta tabernetan gozatzeko aukera hurrengo hilabeteetan zehar.

hurrengoa

KAMISETA TRUKEA

�Proyecto Niki�, Ixiar Garciaren proiektu bat da. Egunean niki berri bat aurkezten du Artelekun. Trukean zure kamiseta bat utzi eta nahi duzuna aukeratu dezakezu. Erabili, garbitu eta itzuli. nahi duzunean. when ever you want.