Serendipity uxeta labrit
irudia
izagaondoa, eh
Serendipity: Bila ibili gabe eta nahigabe egindako zorioneko aurkikuntza.
Kasualitateak ikertzen dituen jarduerari ematen zaion izena.

Serendipity kontzeptua Horace Walpole-k asmatu zuen 1754 urtean Serendip-eko hiru printzeak ipuina idatzi zuenean. Serendip arabiarrek egun Sri Lanka izena duen irlari eman zioten izena da, baina dirudienez aitzinakoagoa da hitza, sanskritoko "Simhaladvipa" hitzetik omen dator eta "Leoiharen irlako biztanleak" esan nahi du.

Serendipity-z inguratuta gaude. Serendipityak ez du ez muga fisiko, natural edo pentsamenduzkorik. Zailena eta Serendipity-aren muina ordea, zorioneko aurkikuntza eta kasualitate horietaz jabetzea da.