paper the balde
hurrengoa

blandir la espada

Richard Cohen � Destino

Xakea bezain estrategikoa, dantza bezain estetikoa eta guda bezain bortitza. Hitz batean, esgrima. Richard Cohen esgrimista ingelesaren eskutik datorkigun �Blandir la espada� liburua ez da ezpata borrokaren kontakizun soila, haratago joan eta gizadiaren historiari errepasoa emateko ikuspuntu berri eta berezia baizik. Aipatzen diren kontakizun ugarien artetik Japoniako Samuraien erritoak, duelu ezberdinak, Grace Kelly-ren esgrima zaletasuna edo 1936. urteko olinpiadetan Hitler-entzat lehiatu zen esgrimista judutarraren istorioa aipatuko ditugu. Entretenigarri eta interesgarria.

hurrengoa

begiz jotako ipuinak

Argazkilari eta idazle ezberdinak � Alberdania/COFF fundazioa

Euskal liburugintzan nekez ikusten ditugun lan horietakoa iritsi zaigu eskuartera. Argazki baten aitzakian idazle bati kontakizun bat eskatzea ez luke zerbait berria izan behar. Gurean ordea hala da. Ez al da hori gure liburugintzak hartzen dituen arrisku gutxien seinale bat? Kontua da "Begiz jotako ipuinak" kontakizun bitxi eta ederrez betetako edizio zaindua dela. Liburua, irakurketarako objektu bat bainogehiago izan daitekeenaren adibide garbia.

hurrengoa

manila konexioa

Jon Arretxe � Elkar

Putetxe askok ekialde urrunera jarri dira begira negozioa bataiatzerako orduan. Ezagutu dugun azkena Jon Arretxek Gasteiz-ko �txinoan� kokatu duen Manila. Bertan gertatzen da egilearen lehendabiziko nobela beltzaren istorioa. Bogart edo Sherlock Holmes baino, Clouseau inspektorearen eskolakoak diruditen bi ikertzailek desagerpen bati egingo diote aurre. Arretxek aurretik erakutsi duen umore bereziaz pozondutako nobela.

hurrengoa

low fat

LFT

Garestiak dira diseinu liburuak. Baina altxor bilatzaileek badakite altxor bat bilatzeko espedizioan inbertitu behar izaten dela. Hori gertatzen da Low Faten moduko liburuekin. Garestiak dira baina orria pasatzen dugun bakoitzean altxor berri batekin egiten dugu topo. Diseinua, formatua, kontzeptua, hainbat jendek bizitzari punta ateratzeko duen gaitasuna ikusteak gizakian itxaropena mantentzea laguntzen du.