hurrengoa
tos; komiki onak eskuhar txo!?   Duela urte pare bat komiki aldizkarittoen mundura eduki eskuragarri eta elegantez hornitutako argitarapen interesgarri bat heldu zen: TOS. Bertan, komikigile ezagun anitzek marraztu eta beste hainbat marrazten hasi egin dira. Aldizkari itxura duen fanzine honek bere zortzigarren zenbakia kaleratuko du aurki eta guzti hau aurrera ateratzen duen Juanjo El R�pidorekin mintzatu gara beraien gora beheren berri izateko. Sins entido argitaletxearekin hasi zineten Injuve (Espainako kirol eta gazteria saila)-ren laguntzaz. Noiz, nola eta zeinen esku hasi zen Tos argitaratzearen abentura? Lortu al duzue diruaz nazkatzea?
Barna, 2001 Maiatza. Ediciones B argitaletxean zegoen Ra�l Garc�ak, Nacho Casanova eta ni aldizkaritto bat elkarrekin egiteko zirikatzen gintuen. Sins entido argitaletxeko Jes�s Moreno proiektuan sartzeko konbentzitu eta Injuven zegoen Jorge D�ez lehenengo bi zenbakiekin laguntza eskatu eta holaxe 2002ko maiatzean lehenengo zenbakia argitaratzen dugu. Dirua irabazteari buruz bi aukera dago fanzine munduan dirua galdu edo ezer ez irabazi, besterik ez. Inor ez da fanzinetan diruagatik sartzen.

Nola jaso zuten bai irakurleek zei marrazkilariek Tos-en jaiotza? Ez dut uste inongo marrazkilaririk zuekin aberasten dabilenik... zaila izan al zen orriok betetzea edo jendea argitaratzeko irrikitan dago?
Marrazkilari berriek zein iaioek nahiko ongi kolaboratu dute beti, bakoitza bere aukeren arabera �Aberastu? Hementxe inortxok ez du dirurik ikusten, gogoratzen dizut hauxe fanzine bat dela.

Zer behar da Tos-en argitaratzeko?
TOS-en argitaratzeko gogoak eta talentua dira beharrezkoak, eta espazioa egon dadila orriotan. Hoberena aldizkarittoaren aleren bat begiratu eta bertan ikusiko duzu zure estiloa gurearekin nolabait bat egiten duen, fanzinearen izpirituarekin apurtxo bat eginez gero aski da. Hortik aurrera Max edota Santiago Sequeiros bezalako marrazkilari ezagunen alboan marrazkilari ezezagunen lanak topa ditzakezu.

Zuen lehenengo garaia Sins entido argitaletxearekin egin ostean bigarrena Astiberrirekin izan da. Fanzinearen zuzendaritza biek eramatetik bakarrak eramatera pasa zineten, zer aldatu da horretaz aparte?
Ale kopurua aldatu zen gehien bat (1000 izatetik 15000ra) eta orrialde zenbakia 80tik 96ra pasatu zen. Horretaz gain, eta Nachok fanzinean utzi izanaz aparte TOS-en funtsa mantendu da, ez dago norabide aldaketarik. Gure ideia istorio on eta irakurgarriak argitaratzea da. Aurretik egiten genuena (Como vacas mirando al tren eta Idiota y diminuto) beste aldizkariekin konparatuta esperimentalagoa izaten zen. TOS ulergarriagoa da gehiengoarentzat.

NSLM, Dos Veces, Breve, Buen Provecho... eta TOS, batzuk etorri besteak joan, berriro bueltan, berriro badoaz... mugimendurik bada... nola ikusten duzue afera?
NSLM ezik, oraintxe berpizten direnak, besteak argitaratzen jarraitzen dute (ez al da mirari bat?) panorama ezin du esperantzaz beteagoa egon. Buen Provecho da 2003 honetan galdu dugun aldizkaritto bakarra baina ziur berriro ere bueltan etortzen direla. Egoera hoberena guztiak fanzine beharrean aldizkari bilakatuko bagina litzateke, holaxe laguntzen gaituzten marrazkilariek merez� duten dirua jasoko lukete, baina hori, tamalez, momentu honetan ezinezkoa da.

Zortzigarren ale honekin zuen bigarren garaiari amaiera ematen diozue. Gero arte? Laster arte? Oraintxe arte? Zerk eragingo du TOS irakurtzen jarraitu dezagun?
Oraintxe bertan Astiberriren esku zabaltasuna eta TOSen salmentek dute hitza marrazkilariak nekatzen ez diren bitartean. Beste lau zenbaki etorriko dira eta aldaketarik egonen da. Dakizuenez lau aleko etapetan ibiltzen gara hortaz eztulka jarraituko dugu 2005 arte. Hori irakurleak uzten ez gaituzten bitartean noski. Erosi! Erosi lasai!