errepide bazterreko loreak Thebalde / uxeta labrit, lorea bidegain
irudia
  • 1
  • 2
Loreak errepideetan ez dira hazten, bat batean agertzen dira, James Dean-en kotxearen aurrean bihurgune hura agertu zen moduan.
Lantegian, bulegoan, ospitalean edo putetxean hiltzen denari ordea ez zaizkio loreak agertzen. Errepide bazterreko lore agerpen hauek azalpen logikorik ez badute ere, bada guztiak betetzen duten ezaugarri bat: loreak «karretera horretan ni akabatu nintzen» dioten mamuak bizi diren errepideetan soilik agertzen dira...