paper nagore telleria
hurrengoa

ararat mendiaren sumina

yasar kemal · alberdania & elkar - itzul / trans: fernando rey

30 urte baditu liburu honek. Denboran baino gehiago ordea erreferentziatan dago saltoa. Ararat mendian, lau mila metrora. Ahmedi patuak zaldi bat jarriko dio etxe aurrean. Hiru aldiz itzultzen den zaldia oparia da, betirako. Berdin dio sultan otomanoaren zaldia bada. Hortik aurrera herriaren esperantzak eta miseriak, duintasuna eta ohorea. Mila eta bat gau gehiago, Homero, eta koblakarien kontaerara idatziak. Yasar Kemalek lumarekin erasotzen du herri kurduaren alde. Gartzelaldiak eta torturak ekarri dizkio. Alemaniako liburu saltzaileek Bakearen saria eman ziotenean honela adierazi zuen arazoaren oinarria: Kurduak beren hizkuntza eta literaturagatik matxinatzen dira. Eta turkiako gobernuaren erantzuna hauxe: Zuen hizkuntza eta kulturari askatasuna ematen badiegu, independentzia eskatuko duzue. Ez da historia liburua eskuartean duzuna, kulturara hurbilketa besterik ez.

hurrengoa

hamar urte barru

joxe belmonte · erein

Gorbeia 1973. Lau gazte, adiskidetasuna betiko dela sinistuta. Hamar urte barru elkartzeko promesa egiten dute. Argazkilaria testigu. Belmontek handik sei urtera kokatzen ditu nobela urbanoan, transizio garaian eta elkarrengandik oso urrun. Mahoizko galtzak papelina eta prostitutengatik aldatu ditu batak Bilboko Gorteetan, alkondara koadroduna txibato atorragatik, artilezko galtzerdiak ikurrina tatuatuak bihurtzen dira eta zelaian beharrean sikologoaren dibanean esertzen da laugarrena. Beste behin telediarioko gaia. Eskerrak tartean andregai lapurretak eta Bilbo gordina dauden. Ondo erditutako ideia. Argazkilariak zitarik gabe elkartzen ditu lau lagunak. Hitzik gabeko juntaizoa hamar urte eta gero. Egileak hamabi urte pasa ditu liburua borobiltzeko. Eta gero Erein- Euskadi Kutxa literatur saria.