laburrak
hurrengoa

THE LIVERPOOL BASQUE

Hellen Forrester best seller idazle ingelesaren nobelak halaxe du izena. 382 orri eskaini dizkio Hoylake, Delhi, Liverpool eta gaur egun Albertan bizi den emakume honek etorkin euskaldun bati. XX. mendearen hasieran, Amerikako bidean, Liverpoolen geratzen da Manuelen itsasontzia. Abiapuntua hori izanik, Manuel Liverpoolen geratu eta bertako portuetan bizitako gora behera eta abenturak kontatzen dizkigu. Euskaldunoi falta zitzaiguna eskaini digu The Liverpool Basque eleberriak. Urre koloreko letraz iragartzen den best seller-a. Txapela eta guzti!!!

hurrengoa

CLOWES-EN AZKENEKOA: DAVID BORING

Beste batzuen artean Ghost World eta Eight Ball komikien egileak beste eleberri grafiko bat erditu du. XX. mende amaierako gaztediaren izaera epel eta norabiderik gabekoa islatzen du lan honetan. Berriz ere gazte baten begietatik ikusiko dugu mundua. Ghost World-en gertatzen zen moduan, espazio gertu eta erritmo zehatzez, Clowes-en lanak beste behin harrapatuko gaitu. David Boring modu askotan definitu daiteke, baina sekula ez dugu aspergarria denik esango. Ondorengo web orria bisitatu ezkero Robert Crumb-en azken lana ere ikusiko duzue.

hurrengoa

BAHITU NAZAZU MESEDEZ!

Honezkero jendea iruzurtu eta lapurtzea aspertu egiten ditu New York-eko exekutiboak. Emozio berrien bila eta 1000 dolarren truke, euren buruaren bahiketa enkargatzen dute. Ordainketa egin eta sei hilabetetara edozein unetan eta tokitan izan daitezke bahituak. Egoera "kitzikagarri" horretan zer sentitzen den jakiteko enpresa baten eskuetan uzten dute lan zikina. Enpresak jakina, ez du ez izenik ezta telefonorik ere. Jabearen izenordea badakigu ordea: Matt Wells eta animatzen bazarete badugu zuentzat informazio gehiago...

hurrengoa

+, + DA, MORE IS MORE

Oraindik Apple-en Powerbook Titanium-a kaxatik ateratzeko astirik izan ez dugunean, koskaturiko sagarrekoek munduko 17 pulgadetako lehen portatila aurkeztu digute. 1Gbko abiadura, DVD/CD grabatzailea, 64ko bideo memoria eta abar luze bat dira aipatutako pantaila ikusgarriaz gain, munstro honek eskeintzen dizkigun perlak. Oraingoan zaila izango da ordenadorea gordetzeko tamainako maleta aurkitzea.

hurrengoa

ZWAN

Zwan izeneko Billy Corgan-en talde berriak "Mary Star Of The Sea" jarri dio izena bere lehen diskoari eta otsailaren azken egunean kaleratuko da. Taldean beste Smashing Pumpkins ohi bat dago Corgan berarekin batera: Jimy Chamberlain bateria gizona. Gainontzeko kideak David Pajo (Slint) Matt Sweeney (Chavez) eta Paz Lenchantin (A Perfect Circle) dira. Informazio gehiagorako bisitatu...

hurrengoa

SOLDERBERG VS TARTOVSKY

SOLARIS filmak ez du inor epel utziko. Andrey Tartovsky izan zen Stanislaw Lem-en eleberria zinera eraman zuena. Zuzendari errusiarraren begiradak denbora zizelatzen zuen eta eserlekuko ikusleak liluratu edo aspertu. Solderberg-ek abiadura gehitu dio istorioaren mamiari baina AEB-tan ez dute bere proposamena ulertu (harritzekoa). Zer kontatzen duen Solaris-ek? Akaso gehiegi galdetzea da. Berreskuratzerik ez dagoen maitasunak gure bizitzan zein toki betetzen duen jakitea bezain beste...