selvas mágicas selvas mágicas
irudia
Selvas mágicas E.H.Uko arte ederretako historia irakasle aspergarri baten klaseetan jaiotako marrazkitxoak dira. Halako batean, gure apunteetan, forma arraroetako irudiak sortu eta apurka-apurka testuetaz elikatzen ziren natura .... batean bihurtu ziren. Ekosistema berezi hau hazten zihoan heinean koaderno berriak erosi behar izan genituen S. M. proiektuari eremu propioa emateko. Modu horretan, laster landare eta animalia horien abentura miragarriak interneten ikusi ahal izango dituzue.

Animaliatxo hauek ordea, muga berriak gurutzatzeko beharra sentitu zuten eta lagun eta jarraitzaileen bultzadari esker, edozein tokitan eta unetan saldu edo oparitzen genituen kamisetetan bihurtu ziren. Orain dekorazioa eta diseinuaren munduan ari dira lur hartzen eta ez dakigu zein izango den animaliatxo hauen hurrengo asmoa...baina munduaren jabe egitea dela susmatzen dugu.
Juan Maidagan telebista saio ezberdinetako gidoilari izan da. Beti ere komediak idatzi ditu. Beatriz de la Vega, Alex de la Iglesiaren Accion Mutante filmeko dekorazio taldean hasi zen, ondoren Los Goikoetxea laburmetraia zuzendu zuen. Emakumezko zuzendarien nazioarteko zinemaldi batean saria jaso zuen filmak. Arri eta Biaffrarekin jarraitu zuen lanean El dia de la Bestia eta Torrente filmetan. Beste hainbat laburmetraietan parte hartu eta Sarabe izeneko bere bigarren film labur propioa egiteari ekin zion.
Juan eta Beatrizek, elkarrekin, Def Con Dos taldearen bideoklipen egileak dira.
Gaur egun, Selvas Magicas proiektuan buru belarri sartuta dabiltza. Orain arte denda gutxi batzuetan eta musika jaialdietan saldutako kamiseten paisaia zabaltzen dihardute.

Selvas mágicas:
Tel-fax: (34) 948-468611
Gaurtzi Ximenez 44
31800 Altsasu